This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
Finalaurrekoak
Favorite
Remove from my list

12 bertsolari, Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoen azken bueltan

Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Amillategi, Onintza Enbeita eta Unai Mendiburu Bermeon arituko dira azaroaren 15ean, eta Gorka Pagonabarraga, Imanol Uria, Jone Uria, Oihana Bartra, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia Markina-Xemeinen hilaren 22an.
Xabat Galletebeitia Barakaldon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehen fasearen azken saioan.
Xabat Galletebeitia, Barakaldoko saioan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Xabat Galletebeitiak nagusitu zen atzo, igandearekin, Barakaldon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako lehen fasearen azken saioan, eta zehaztuta gelditu zen, horrenbestez, abenduaren 20an Bilboko finalean zein bertsolari izango diren erabakiko duten bi finalaurrekoetako seikoteak.

Finalaurrekoen lehenengo bueltako hiru saioak jokatuta, hamabi bertsolari sailkatu dira, azaroaren 15ean Bermeon (Artza frontoia, 17:00) eta azaroaren 22an Markina-Xemeinen (Uni frontoia, 17:00) finalaurrekoak jokatzeko.

Bermeon, kantatuko dute Aissa Intxausti Aburruzak, Aitor Bizkarra Ruizek, Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak, Ibai Amillategi Omaetxebarriak, Onintza Enbeita Maguregik eta Unai Mendiburu Valorrek.

Markinan, berriz, Gorka Pagonabarraga Agorriak, Imanol Uria Albizurik, Jone Uria Albizurik, Oihana Bartra Arenasek, Txaber Altube Sarrionandiak eta Xabat Galletebeitia Abaroak.

Finalaurrekoetako sarrerak eskuragai daude.

You might like

Load more