Bitartekariaren proposamena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba etengo duen akordioa sinatu dute Iberiak eta sindikatuek

Proposamen berriari esker, 666 kaleratze gutxiago izango dira, eta, guztira, beraz, 3.141 izango dira. Halaber, lan-erregulazio plana 2015a arte luzatuko dute.
Iberia
Iberia

Iberiako zuzendaritzak eta langileen gehiengoa ordezkatzen duen sindikatuek lan gatazka konpontzeko izendatutako bitartekariaren proposamena onartu dute, eta akordioa sinatu dute. Hala, bertan behera geratuko da Iberiako langileek deitutako greba.

Sinatutako akordioari esker, 666 kaleratze gutxiago izango dira Iberian, eta, guztira, beraz, 3.141 lagun kaleratuko dituzte, langile guztien % 16. Halaber, lan-erregulazio plana 2015a arte luzatuko dute.

Asteazken honetan sinatu dute bi aldeek akordioa, Sustapen Ministerioan. Zehazki, CC.OO., UGT, Sitcpla, Asetma, USO eta CTA-Vuelo sindikatuek onartu eta sinatu dute plana. Sepla pilotuen sindikatuak akordioa ez sinatzea erabaki du, proposamena aztertzeko denbora gehiago behar duelako, baina, hala ere, ez du lanuzteekin aurrera egiteko asmorik.

Greba bertan behera

Akordioari esker, bertan behera utziko dute datozen egunetarako deituta zauden bost greba egunak (martxoaren 18tik 22ra bitartean). Otsailaren 18an abiatu zuten sindikatuek greba, eta, orduan, 15 greba egun deitu zituzten, baina, azkenean, 10 bakarrik egingo dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

KUTXABANK-EFE.JPG
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kutxabankeko erabiltzaileek ezingo dute bere kutxazainetan dirurik atera eta Bizum erabili larunbat honetan

Ostiraletik larunbaterako goizaldean egingo da geldialdi teknikoa, eta 12-18 ordu iraungo du. Tarte horretan, Kutxabankeko bezeroek txartelarekin ordaindu ahalko dute, bai fisikoki eta baita aplikazioen bidez (Apple Pay, Google Pay eta Samsung Pay) ere, eta beste finantza erakundeetako kutxazainetan dirua atera ahalko dute, inolako komisiorik ordaindu gabe.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X