Pentsioen erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk atzera bota ditu osoko zuzenketa guztiak

Oposizioko alderdiek erreforma Konstituzioaren aurkakoa dela salatu dute, Kongresuan.
Mariano Rajoy, Kongresuan. EFE
Mariano Rajoy, Kongresuan. EFE

Diputatuen Kongresuak atzera bota ditu oposizioak pentsioen erreformaren aurka aurkeztutako zortzi osoko zuzenketak, PPren botoekin.

Fatima Bañez Lan ministroaren esanetan, "itsasontzia ez da hondoratuko", eta "leialtasuna izatea eta arduraz jokatzea" eskatu dio oposizioari.

Osoko zuzenketak PSOEk, IU-ICV-CHA taldeak, UPyDk, CiUk, EAJk, BNGk, Amaiurrek eta ERCk aurkeztu dituzte, baina PPk aurka bozkatu du.

Oposizioko alderdiek Toledoko Itunaren baitan akordioa lortzeko deia egin diote Espainiako Gobernuari, eta erreforma Konstituzioaren 50. artikuluaren aurkakoa dela salatu dute. Pentsioak noizbehinka gaurkotu behar direla ezartzen du artikulu horrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal arrantzaleak arrainak arrantza arrain lonja
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek balorazio gazi-gozoa egin dute EBk ezarritako arrantza kuoten inguruan

Erdietsitako akordioa albiste txarra da Ondarroako alturako ontzientzat, besteak beste, legatzaren eta oilarraren kuotak jaitsi dituztelako. Kaltetuenak, baina, berdela amuarekin arrantzatzen duten ontzi txikiak dira, % 70 murriztu baitute harrapaketen kopurua. Baxurako arrantzaleentzat, aldiz, akordio “positiboa” da, hegaluzearen kuotari eutsi egin diotelako eta atun gorriarena eta antxoarena handitu direlako.

Gehiago ikusi