Urkullu: 'Nazioartekotzea euskal ekonomia suspertzeko gakoa da'
Euskal ekonomia eta enplegua suspertzeko nazioartekotzeak duen garrantzia azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Haren ustez, "lekuan lekuko merkatuak gertutik ezagutzeak enpresa zein herri mailako erabaki garrantzitsuak hartzen laguntzen du".
"Mundura Begira" izeneko jardunaldietan egin ditu adierazpenok lehendakariak. Nazioartekotzeko Euskal Partzuergoak lehen ekintza bateratua antolatu du asteazken honetan Bilboko Euskalduna Jauregian. Atzerrian negozio aukerak aztertzeko eta nazioartekotzean aditu diren lagunak entzuteko hitzordua da gaurkoa 500 enpresa baino gehiagorentzat.
2014an osatu zuten Euskal Nazioartekotze Partzuergoa Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru merkataritza ganberek; eta erakunde hauetako ordezkariak izan dira jardunaldian, lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua buru zituztela.
Urkulluk bere agerraldian esan duenez, erakunde hau "gakoa" da euskal industria bultzatzeko, sektore honek gidatuko baitu, haren esanetan, EAEko ekonomia.
"Albiste oso txarrak izan ditzakegu, ArcelorMittalek Zumarragako lantegian atzo iragarritakoaren tankerakoak, baina gure industriaren susperraldia, urratsez urrats, hamarrekoz hamarreko, puntuz puntu, errealitate bat da", azpimarratu du.
Lehendakariak nabarmendu duenez, Financial Times egunkari britainiarrak Eusko Jaurlaritzaren 'Invest in the Basque Country' estrategia saritu berri du, "Euskadi atzerriko inbertsiorako konektibitate onena duen europar eskualdea" baita.
Urkulluren hitzetan, "Euskadik tradizioa eta esperientzia ditu merkatu globalean, baina ondo baino hobeto dakigu gehiago egin behar dugula". Horren harian, EAEn 20.000 milioi eurotik gorako balioa duten esportazioak egiten direla eta merkataritza balantzak BPGaren % 7,5eko balioa duela esan du lehendakariak. Dena dela, "herri bezala, gehiago egin nahi dugu; gehiago egin ahal dugu, eta gehiago egin behar dugu", erantsi du.
Testuinguru honetan, Nazioartekotzeko Euskal Partzuergoaren garrantzia nabarmendu du Urkulluk, "euskal ekonomia globalarentzako pizgarria ez ezik, gobernantza eredu berri bat ere ezarri baitu".
Lehentasunezko bost merkatu
Bilbon egiten ari den jardunaldiak "ezin hobeto" irudikatzen du, Urkulluren ustez, "kanpora begira lankidetza eta lan bateratua bultzatzea erabaki dugun zazpi erakundeon espiritua", eta espresuki eskertu eta babestu du erakunde horietako bakoitzak ekimen bateratu honetan egindako lana.
Alemania, Txina, AEB, Mexiko eta Hegoafrika, tamainaz zein potentzialtasunez, Euskadiren lehentasunezko kanpo merkatuak direla adierazi du Urkulluk, eta "indar publikoak zein pribatuak barruan ere indarrak biltzen jarraitu behar du", azaldu du. "Hauxe da, hain zuzen, gure herriko proiektu ekonomiko estrategikoei laguntzeko abiarazi dugun Euskal Inbertsio Funtsaren helburua", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat enpresa batu dira Astore erosteko gaur egingo duten enkantera
Ternua taldeko ehungintza enpresa erosteko interesa agertu duten enpresa horiek beren eskaintza egingo dute, notario aurrean, eta litekeena da enkantearen ebazpena urtarrila amaitu aurretik ezagutzea.
Euskadik turismo eskaintza zabala aurkeztu du FITURen
EUSTATen arabera, Euskadik ia 4 milioi bisita izan ditu azken urtean, aurreko urtean baino % 3,5 gehiago. Gaualdiak ere beste horrenbeste igo dira. Jaurlaritzako Turismo saileko arduradunek "positibotzat" jo dituzte datu horiek.
3,9 milioi ostatu-gau egin dira 2025ean EAEko hoteletan, 2024an baino % 3,5 gehiago
2025ean zazpi milioi gaualdi baino gehiago egin ziren EAEko hoteletan, horietatik % 46 Bizkaian, eta % 41, Gipuzkoan. Araban, berriz, urteartean % 2,7ko jaitsiera izan da.
Otsailaren 16tik aurrera, medikuak astebete geldituko dira hilabetero, estatutu propioa eskatzeko
Lanuzte horietarako adostutako formatua hilabetero astebeteko greba egitea da; zehazki, otsailaren 16tik 20ra, martxoaren 16tik 20ra, apirilaren 27tik 30era, maiatzaren 18tik 22ra eta ekainaren 15etik 19ra daude deituta.
ENBA: "Aurrerapausoa da, baina borroka gogorrena Europako Parlamentuak ituna berresteko bozketa izango da"
Xabier Iraola ENBA baserritarren sindikatuko koordinatzailearen ustez, Europako Parlamentuaren erabakiak Mercosurrekiko ituna atzeratuko du, "aurrerapauso bat da”, eta sektorearen interesen alde mobilizatu diren pertsona guztiak zoriondu ditu. Hala ere, ohartarazi du Europako Parlamentuaren bozketa datozen hilabeteetan iritsiko dela, "otsailean edo martxoan".
Itunpeko hezkuntzako langileak, patronalarekin lortutako akordioak betetzea aldarri
ELAk adierazi du berak deitutako grebarekin bat egin zezaketen langileen herenak lanuztea egin duela. CCOO, Steilas, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte eskola-orduen murrizketari buruzko epaiketa egin den epaitegiaren aurrean.
ELAk eta LABek espero dute auzitegiak LGS propioa "negoziatzera zigortuko" duela Confebask
Nolanahi ere, sindikatuek adierazi dute mobilizazioak "LGS propioa lortzeko aukera" benetan zehaztuko du, eta martxoaren 17ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin dute. Confebaskek, bere aldetik, Euskadiko langile guztientzako LGS propioa "ez dela negoziagarria" defendatu du, "arau-tresna" dela argudiatuta.
EAEko langile publikoek urtarrilean jasoko dituzte iazko soldata igoerari dagozkion atzerapenak
Halaber, otsaileko nominatik aurrera 2026. urteari dagokion % 1,5eko soldata igoera aplikatuko zaie.
Greba eta mobilizazio eguna dute itunpeko ikastetxeek, 2024ko akordioa betetzea eskatzeko
ELA sindikatuak 120.000 irakasle deitu ditu grebara. CCOO, Steilas, LAB eta UGT sindikatuek ez dute greba babestu, baina mobilizazioak deitu dituzte. Halaber, greba egunarekin bat eginez, eskola-orduak murriztearen inguruan jarritako salaketaren epaiketa-saioa egingo da EAEko Auzitegi Nagusian.
Espainiako Gobernuak eta sektoreak arrantzaren gaineko kontrola malgutzea adostu dute
EBren araudi berriaren kontrako protesta-eguna izan du sektoreak gaur, hala, besteak beste, baxurako euskal ontziteria amarratuta egon da, eta Pasaiako (Gipuzkoa), eta Ondarroako eta Bermeoko (Bizkaia) lonjak itxi egin dituzte.