Lan-istripua Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat hil da Untzuen, AP-15 autobidean

Ezbeharra 18:38ean gertatu da, Iruñeko noranzkoan. Kamioia errepidetik atera eta irauli egin da. Errepidea itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira.
Kamioilari bat hil da Untzuen (Nafarroa), AP-15 autobidean. Argazkia: Foruzaingoa

Kamioilari bat hil da arratsaldean, Untzuen (Nafarroa). Istripua AP-15 autobidean gertatu da. Ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 18:38ean jazo da, AP-15 autobideko 67. kilometroan, Iruñeko noranzkoan.

Errepidea itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira. Zirkulazioa N-121 errepidetik desbideratu dute.

Anbulantzia, medikua, Tafallako eta Cordovillako suhiltzaileak, Guardia Zibila eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu