Albiste da
Sanferminak: zazpigarren entzierroa |
Baionako bestak |
Itunpeko hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uriartek 'elkarrizketa' eskatu du, % 65eko jarraipena izan duen grebaren 2. egunean

“Une honetan, elkarrizketa da bidea, hezkuntza publikoaren kasuan ikusi dugun bezala”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Donostian.
18:00 - 20:00
Itunpeko eskolen sindikatuek bigarren greba eguna jarraian dute gaur

Itunpeko hezkuntzaren lan baldintzen inguruan “akordio bat lortzeko sindikatuen eta patronalaren arteko elkarrizketa” eskatu du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

“Une honetan, elkarrizketa da bidea, hezkuntza publikoaren kasuan ikusi dugun bezala”, adierazi du Uriartek kazetarien aurrean, Donostian.

Zentzu horretan, “bi aldeen artean hitz egin behar dute, sindikatuen eta patronalaren artean, benetako elkarrizketa izan behar dute akordioa lortzeko”, azpimarratu du. “Gehienbat hortxe dago oztopoa, bi aldeen arteko elkarrizketa eman behar da”, errepikatu du.

Gainera, “esku artean ditugun gatazken artean, zati bat finantziazioa izan daiteke, baina beste guztiak lan gatazkak dira, ondorioz, bi aldeen arteko elkarrizketa eman behar da”, nabarmendu du.

Uriarte: "Gehienbat hortxe dago oztopoa, bi aldeen arteko elkarrizketa eman behar da"

Itunpeko ikastetxeetan greba eguna dute asteazken honetan, EAEn. Deialdiak % 65eko jarraipena izan du berriro, deitzaileen arabera.

Bigarren egunez jarraian eta hirugarrenez ikasturte honetan, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek itunpeko zentroetako ia 10.000 langileak grebara deitu dituzte. Gainera, EAEko hiru hiriburuetan mobilizazioak egin dituzte. Grebak 117.000 bat ikasleri eragin die berriz.

Steilas: "Bide bati heldu diogu, eta patronalek aurrerapauso bat eman ezean, jarraituko dugu"

Honenbestez, lanuztearen jarraipenaren inguruko balorazio positiboa egin dute sindikatuek. Aldarrikapenei erantzun bat eman ezean, protestek jarraituko dutela ohartarazi diete Kristau Eskola eta IZEA sektoreko patronalei.

“Bide bati heldu diogu, eta patronalek aurrerapauso bat eman ezean, jarraituko dugu”, ohartarazi du Iñaki Balmaseda Steilaseko ordezkariak, Bilbon egindako manifestazioan.

Hitzarmen kolektibo berri bat negoziatzea eskatzen dute beharginek; izan ere, 2009etik berritu gabe dago.

Albiste gehiago ekonomia

Ramiro Gonzalez diputado general Alava
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Talgoren operazioa "datozen egunetan, uztailean, gauzatzea" espero du Ramiro Gonzalezek

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, Sidenor buru duen euskal partzuergoak (Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoak eta BBK eta Vital kutxek ere parte hartzen dute horretan) Talgo erosteko negoziazioei ekin diete berriro azken egunetan, eta "bide onetik doaz". Ildo horretan, operazioa datorren astean edo uztailean gauzatzea espero duela esan du. 

Jose Antonio Jainaga Joxe Mari korta saria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Antonio Jainagak 2025 urteko Joxe Mari Korta saria jaso du

Jose Antonio Jainagak Imanol Pradales lehendakariaren eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eskutik jaso du saria. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkio Sidenorreko presidenteari, bere ibilbide luzean erakutsitako konpromisoagatik, "aurrera pauso bat eman, arriskuak hartu eta inbertitzen dutenei balioa ematen dien" euskal ereduari erantzuten diolako.

Gehiago kargatu