Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak 2012tik etenda dauden osagarriak ordaindu beharko ditu, 100 bat milioi

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta Osakidetzako beharginek lanbide-garapenaren osagarria jasotzeko eskubidea dutela ebatzi du.
OSAKIDETZA EiTB
OSAKIDETZA EiTB

EAEko Auzitegi Nagusiak hala erabakita, 2012tik etenda dauden lanbide-garapenaren osagarriak eta horiei dagozkien atzerapenak ordaindu beharko dizkie Osakidetzak langileei. ELA sindikatuak auzitara eraman zuen osagarriok eteteko Patxi Lopezen Gobernuak hartutako erabakia, eta orain arrazoia eman dio Auzitegiak. Sindikatuaren arabera, 100 milioi euro inguru ordaindu beharko du Euskal Osasun Zerbitzuak.

Sindikatu abertzaleak ohar batean azaldu duenez, lanbide-garapenaren osagarriak 2012an kendu zituen Osakidetzak, "aldebakarrez", eta geroztik ez ditu berreskuratu "epaitegi batek behin-behinekoz horretara behartu" zuen arren. Langileek osagarri horiek eta dagozkien atzerapenak jasotzeko eskubidea dutela berretsi du azken epai horrek.

Osakidetzako lanbide-garapenaren ereduaren "guztiz aurka" dago ELA, eta eredua berraztertzeko eta negoziatzeko eskatu zion Osasun arduradunei. "Osakidetzaren negoziazio-borondaterik ezaren aurrean, ez genuen beste aukerarik izan auzitara jo eta epaia irabaztea baino", erantsi du sindikatuak oharrean.

ELAren aburuz, krisia hasi zenetik langileei ezarritako "murrizketetako" bat da hauxe. "Hemen politika zorrotzagoak aplikatu dituzte, Madrilen aplikatzen zituztenak baino. Eroste-ahalmenean % 21eko galera metatu dute langileek", salatu du.

Epaia kontuan hartuta, erabaki hori hartu zuten arduradun politikoen dimisioa eskatu du ELAk.

Osakidetzak kasazio helegitea aurkez dezake.

Osakidetzako iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, epaia "errespetatzen" dute, baina "balizko helegiteak aurkezteko" zerbitzu juridikoek epaia aztertzen ari direla esan dute.

Albiste gehiago ekonomia

Jabier Saenz ESK sindikatua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko lorezainen grebarekin amaitzeko Jaurlaritzak egindako proposamena ez dela nahikoa uste dute sindikatuek

Eusko Jaurlaritzak langileen greba mugagabearekin amaitzeko proposamen bat egin die sindikatuei eta Enviserreko zuzendaritzari. Proposamen horren arabera, KPI + % 2,2ko soldata-igoera izango da aurten, % 2koa 2026rako eta 2027rako, eta 2250 eurokoa 2028rako. Enviserrek onartu egin du planteamendu hori, eta ESKk eta LABek, berriz, uste dute igoera "ez dela nahikoa", nahiz eta konpromisoa hartu duten proposamena barne-organoei helarazteko.

Gehiago kargatu