Kongresuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Hernandez de Cos proposatuko dute gaur Espainiako Bankuko gobernadore kargurako

Gaur egun entitate horretako Ekonomia eta Estatistika zuzendari nagusia da. Luis Maria Linderen agintaldia ekainak 8an agortuko da.
Hernández de Cos EBZean ere aritu da hainbat kargutan. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako  Gobernuak Pablo Hernandez de Cos Espainiako Bankuko gaur egungo Ekonomia eta Estatistika zuzendari nagusia proposatuko du gaur gobernadore kargurako, Luis Maria Linderen lekukoa hartzeko, horren agintaldia ekainak 8an agortzen baita, sei urtez karguan izan ostean, Ekonomia Ministerioak Europa Pressi azaldu dionez.

Roman Escolano Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun ministroak Hernandez de Cosen izena proposatuko du Linderen kargua hartzeko, gaur 11:00etan Diputatuen Kongresuko Ekonomia Batzordean egitekoa duen agerraldian.

Ministeriotik adierazi dutenaren arabera, hautagai "bikaina" da gobernadore kargurako, "gaitasun tekniko handiagatik", bereziki banku eta monetaren arloetan, bere "independentzia politikoagatik" eta Espainiako Bankuan zein Europako Banku Zentralean (EBZ) duen "eskarmentu eta entzuteagatik".

Hernandez de Cos Espainiako Bankuko Ikerketa Zerbitzuko tituluduna  da eta gaur egun Ekonomia eta Estatistika zuzendari nagusia da. EBZean hainbat kargutan aritu da 2000az geroztik eta 2015etik gobernadorea ordezkatzen du Gobernu Kontseiluan.

 

Albiste gehiago ekonomia

Jabier Saenz ESK sindikatua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sindikatuen ustez, Gasteizko lorezainen grebarekin amaitzeko Jaurlaritzak egindako proposamena ez da nahikoa

Eusko Jaurlaritzak langileen greba mugagabearekin amaitzeko proposamena egin die sindikatuei eta Enviserren zuzendaritzari. Proposamenaren arabera, KPIa + % 2,2ko soldata-igoera izango da aurten, % 2koa 2026rako eta 2027rako, eta 2.250 eurokoa 2028rako. Enviserrek onartu du planteamendu hori, eta ESKk eta LABek, berriz, uste dute igoera "ez dela nahikoa"; hala ere, hitza eman dute konpromisoa proposamena barne-organoei helarazteko.

Gehiago kargatu