ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SPRI: "Apustu serioa egin behar dugu energia berriztagarriak hemen sortzeko eta mendekotasunak gutxitzeko"

Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiaren arabera, gaur-gaurkoz Euskadin energia sortzeko aukera bakarra energia berriztagarria da, eolikoa eta fotovoltaikoa. Hori dela eta, hurrengo urteetan esparru horietan inbertsio garrantzitsua egin beharko dela azpimarratu du.
Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusia, ETBn
Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusia, ETBn. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ukrainako gerrak areagotu egin duen krisi energetikoaren aurrean, Euskadik herri bezala energia berriztagarriak bertan sortzeko eta mendekotasunak gutxitzeko apustu serioa egin behar duela azpimarratu du Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan. Horren esanetan, gasa ustiatu nahi ez denez eta nuklearraren aukera aspaldi baztertu zenez, Euskadin energia sortzeko aukera bakarra energia berriztagarria da, eolikoa eta fotovoltaikoa, eta esparru horietan hurrengo urteetan inbertsio garrantzitsua egin beharko dela azpimarratu du.

Energia berriztagarrien eskutik lortuko da, Aitor Urzelairen arabera, energia mendekotasun hori murriztea, energiaren prezioa gutxitzea, eta energia jasangarriagoa eta berdeagoa izatea eta horrenbestez Europak ezarritako deskarbonizazio helburuak hobeto betetzea.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) atzerritik esportatzen duen erregai fosilen dependentzia % 90ekoa da.

Ukrainako gerrak trantsizio energetikoa atzeratu baino azeleratu egin dezakeela uste du Aitor Urzeilaik, pandemiarekin eta trantsizio digitalarekin gertatu zen bezala.

Energia eta digitalizazioaren alorretan eraldaketa sakonak datozela eta Euskadik aukera horiek aprobetxatzen jakin behar duela nabarmendu du SPRIko ordezkariak. Bide horretan, lana eta elkarlana, publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana defendatu ditu.

Bestalde, Ukrainako gerrak EAEko enpresengan duen eraginaz galdetuta, inportazioetan jarri du azpimarra. Errusiatik eta Ukrainatik inportatzen diren produktuak (energia, lehengaiak eta elikagaiak) asko garestitu direla eta ondorioz energia kostuak nabarmen igo eta errentagarritasuna jaitsi egin dela azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

ordenador
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak dio Europako Justiziaren epaiak ez duela behartzen langile interinoak zuzenean finko bihurtzera

Astearte honetan argitaratutako epai batean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du ez dela nahikoa Espainiak interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea. Espainiako Gobernuak, bien bitartean, berretsi egin du langileen behin-behineko kontratuen kopurua murrizteko konpromisoa duela, eta nabarmendu du 419.756 plaza egonkortu dituela dagoeneko.

MAM-eko argazkia: caf_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fiskaltzak CAFen aurkako ikerketa abiatu du, Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan duen inplikazioagatik

Azpiegiturak Jerusalemen okupatutako lurraldeak eta Jerusalem mendebaldea lotzen ditu. Gizarte zibileko hainbat erakundek salaketa jarri dute Fiskaltzan, CAFeko administrazio kontseiluaren eta sei filialetako zuzendarien aurka, eta auzia Auzitegi Nazionalak ikertzea eskatu dute. LABek Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio CAF enpresari. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X