EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Barne Produktu Gordina % 1,8 hazi zen iaz, eta enplegua, % 1,7

Halaber, aurreko urteko datuekin alderatuta, 16.508 lanpostu gehiago sortu ziren 2023an.
Eraikuntzako langileak Bilbon
Eraikuntzako langileak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,8 hazi zen 2023ko laugarren hiruhilekoan, iazko epe bereko datuekin alderatuta, Eustatek gaur plazaratu dituen datuen arabera. Halaber, enplegua % 1,7 hazi zen, 16.508 lanpostu sortu baitziren.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, ekonomiaren urteko hazkundea % 1,7koa izan zen Bizkaian, eta % 1,9koa, berriz, Araban eta Gipuzkoan.

Hirugarren hiruhilekotik laugarrenera, berriz, BPGa % 0,5 hazi zen.

Enpleguari dagokionez, lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, 2023an lanpostuen kopuruak % 1,7 egin zuen gora, aurreko urtean baino 16.508 lanpostu gehiago zenbatu baitzituzten. Hirugarren hiruhilekotik laugarrenera, berriz, igoera % 0,5ekoa izan da. Urte arteko datuei erreparatuz gero, % 2,1eko igoera izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "nolabaiteko erosotasuna" ikusten du osasun arloko negoziazioan, eta asistentzian izan dezakeen ondorioen beldur da

Alberto Martínez Osasun sailburuak egoerak paziente eta herritarrentzat sortzen dituen zailtasunez ohartarazi du, eta erantzukizun handiagoa eskatu die inplikatutako aldeei. Onartu du ez duela informaziorik eta ez dela parte hartzen abian dagoen negoziazioan, eta, ohartarazi duenez, egoera hori ziurgabetasuna eta zailtasunak sortzen ari da pazienteentzat eta asistentzia-sistemarentzat. Martinezek kezka hori helarazi du Lurralde arteko Kontseiluan, eta inplikatutako alderdien erantzukizuna eskatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X