Zor publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Estatuaren zor publikoa barne produktu gordinaren % 107,7ra murriztu zen 2023an

Espainiako Estatuko Administrazio Publikoek 1,574 bilioi euroko zorra zuten pilatuta iazko urtearen amaieran, Barne Produktu Gordinaren % 107,7 adina, eta 2022an baino lau puntu gutxiago (% 111,6). Hala ere, zenbatekoak % 4,7 egin zuen gora, aurreko urtearekin alderatuta.
Espainiako Bankua, artxiboko irudi batean
Espainiako Bankua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Espainiako Estatuko Administrazio Publikoek 1,574 bilioi euroko zorrarekin amaitu zuten iazko urtea, barne produktu gordinaren % 107,7 litzatekeena, Espainiako Bankuak gaur kaleratutako datuen arabera. 2022an lau puntu handiagoa zen, % 111,6, hain zuzen ere. 

Hala ere, zorraren zenbatekoari erreparatuta, % 4,7 egin zuen gora, 70.955 milioi euro, 2022arekin alderatuta.

Zorraren zati handiena Administrazio Zentralari dagokio, 1,434 bilioi euro (barne produktu gordinaren % 98,1).

Autonomia erkidegoei dagokienez, Valentziako Erkidegoa da aberastasunari erreparatuta zorrik handiena duena (barne produktu gordinaren % 42,2), Gaztela-Mantxaren (% 31,9), Murtziaren (% 31,2) eta Kataluniaren (% 31) aurretik. Aitzitik, zor gutxien Nafarroak (% 12), Kanariar uharteek (% 12,2), Euskal Autonomia Erkidegoak (% 12,4) eta Madrilgo Erkidegoak (% 12,6) dute.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un centenar de trabajadores han participado en la movilización



REMITIDA / HANDOUT por ESK

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du

Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X