EAEko Barne Produktu Gordina % 1,7 hazi da lehen hiruhilekoan, eta 19.000 lanpostu baino gehiago sortu dira
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,7 hazi da 2024ko lehen hiruhilekoan, iazko epe bereko datuekin alderatuta, Eustatek gaur plazaratu dituen datuen arabera.
Iazko laugarren hiruhilekotik aurtengo lehenengora, berriz, BPGak % 0,6 egin du gora.
Gauzak horrela, Eustatek hamarren bat hobetu ditu apirilaren amaieran EAEko ekonomiari buruz egindako aurreikuspenak. Orduan aurreratu zuen urte arteko hazkundea % 1,6koa izan dela, eta hiruhilabete artekoa, berriz, % 0,5ekoa.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, ekonomiaren urteko hazkundea % 1,2koa izan da Araban, % 1,7koa Bizkaian, eta % 1,9koa Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, BPGa % 0,7 hazi da Araban eta Gipuzkoan, eta % 0,6 Bizkaian.
Bestalde, enpleguaren inguruan egindako aurreikuspenak bete egin dira. Enpleguak, lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, % 2 egin du gora, aurreko urtean baino 19.349 lanpostu gehiago zenbatu baitituzte. Azken hiruhilekoan, ostera, igoera % 0,5ekoa izan da.
Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da sektore guztietan, lehen sektorean izan ezik, % 0,7 egin baitu atzera. Gainerakoetan, igoerak izan dira aurreko urteko hiruhilekoaren aldean: % 1,1 Industrian, % 0,3 Eraikuntzan eta % 2,4 Zerbitzuetan.
Eusko Jaurlaritzak aurtengo eta datorren urteko hazkunde aurreikuspenei eutsi die
Eustaten azken datuak ezagutu berritan, Eusko Jaurlaritzak 2024ko eta 2025eko hazkunde aurreikuspenei eutsi die. Horren arabera, EAEko ekonomia % 1,9 haziko da aurten, eta % 2,1, berriz, 2025ean.
Datu makroekonomikoak, ekonomiaren eboluzioa eta interes-tasen jaitsiera aintzat hartuta, Jaurlaritzaren ustez, "mahai gainean ez dago seinalerik zalantzan jartzeko" Ekonomia eta Ogasun Sailak egindako aurreikuspenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.