Mutualistei egindako itzulketek erakundeen diru-bilketa murriztu dute: nola eragingo die horrek aurrekontuei?
Iazko urteari dagokion errenta aitorpenaren kanpainan lan mutualitateetan kotizatu zuten pentsiodunei egin beharreko itzulketek eragin nabarmena izan dute diru bilketan, eta ondorioz, datorren urteko aurrekontuetan ere eragin zuzena izango dute. Hala baieztatu dute EAEko erakunde nagusietako arduradunek.
Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburu berriak Eusko Jaurlaritzaren datorren urteko aurrekontuak diseinatzeko erabiliko dituen gidalerroak aurkeztu ditu gaur, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Aurreratu duenez, aurreikuspenen arabera, 2025eko aurrekontuak aurtengoak baino handiagoak izango dira, baina onartu du mutualistei egindako itzulketek "inpaktu nabarmena" izango dutela.
Bide beretik hitz egin zuen joan den astean Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak ere. Ez zuen datu zehatzik eman, baina aurreratu zuen lan mutualitateetan kotizatutako pentsiodunei dagokien dirua itzultzeak eragina izango duela Aldundiaren datorren urteko kontuetan.
Gipuzkoako Ogasunak saldo negatiboa izan du aurtengo errenta kanpainan: hau da, jasotakoa baino diru gehiago itzuli die zergadunei. Hain zuen ere, 362 milioi euro itzuli dizkie zergadunei, eta 313 milioi euro jaso. 38 milioi euro itzuli zaizkie 102.500 pentsioduni.
Bere aldetik, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak azaldu du errenta kanpaina amaitu arte itxarongo dutela mutualistei zenbat diru itzuli zaien zehazteko. Nolanahi ere, horrek ere ziurtatu du "inpaktu garrantzitsua" izango duela aldundiaren aurrekontuan.
Bizkaiko Foru Aldundian ez dute itzulketa hauen eraginari buruzko deklaraziorik egin, baina Ogasunak itzuli beharreko kopuruaren berri eman du.
Alde batetik, hurrengo astean amaituko dute 2023ko ekitaldiari dagozkion itzulketak egiten; 106,7 milioi euro hain zuzen ere. Ondoren hasiko dira preskribatuta ez dauden azken lau ekitaldietako likidazioak berrikusten. Guztira, 432 milioi euro itzuli beharko dituztela aurreikusi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko BPGk urteko % 2,2ko hazkundea izan du lehen hiruhilekoan, eta % 0,5 igo da aurrekoaren aldean
Euskal ekonomiak hazkunde-erritmoari eutsi dio 2026an, eraikuntzak eta zerbitzuek bultzatuta.
Eusko Jaurlaritzak "nolabaiteko erosotasuna" ikusten du osasun arloko negoziazioan, eta asistentzian izan dezakeen ondorioen beldur da
Alberto Martínez Osasun sailburuak egoerak paziente eta herritarrentzat sortzen dituen zailtasunez ohartarazi du, eta erantzukizun handiagoa eskatu die inplikatutako aldeei. Onartu du ez duela informaziorik eta ez dela parte hartzen abian dagoen negoziazioan, eta, ohartarazi duenez, egoera hori ziurgabetasuna eta zailtasunak sortzen ari da pazienteentzat eta asistentzia-sistemarentzat. Martinezek kezka hori helarazi du Lurralde arteko Kontseiluan, eta inplikatutako alderdien erantzukizuna eskatu du.
Medikuek beste urrats bat eman dute beren aldarrikapenetan, eta aparteko orduak egiteari uzten hasi dira zenbait
Osakidetzako eta Osasunbideko medikuak beren nagusiei jakinarazten ari zaizkie ez dituztela egingo medikuek arratsaldez egiten dituzten eta itxaron-zerrendak murrizten laguntzen duten borondatezko aparteko orduak, "peonadak" izenekoak. Horrek, besteak beste, arratsaldean egiten diren kirurgiak murriztea ekarriko du.
Sindikatuek eta Jaurlaritzak talka egin dute Tubos Reunidosen etorkizunaren inguruan, argitasun faltagatik
LAB eta ESK sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren zeregin aktiboagoa eskatu dute, eta enplegu industrialaren defentsan irmo jardutea eta abian dauden negoziazioen gardentasun handiagoa eskatu diote. Jaurlaritzak berretsi du pilatutako zor handia dela Tubos Reunidosen arazo nagusia.
Energia Agentziak ohartarazi du Europak hegazkinentzako erregai eskasia izan dezakeela sei astean
Ekialde Hurbiletik zetorren hornidura Europako hegazkinetarako erregai-inportazio garbien % 75 zen orain arte.
Babes zabala jaso du osasun publikoaren aldeko plataformek larunbaterako deitutako protestak
60 taldek baino gehiagok egin dute bat deialdiarekin. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Bilbon (Jesusen Bihotza plazatik) eta Gasteizen (Bilbo plazatik), eta 17:00etan, Donostian (Boulevardetik).
Lan Ikuskaritzak ondorioztatu du Tubos Reunidoseko enplegu-erregulazioko espedienteak legea betetzen duela eta arrazoi ekonomikoak daudela
Espedienteak 240 langileri eragiten die: 177, Amurrioko lantegian, eta 63, Trapagaranen.
Etxeko hegaztien konfinamendua kendu dute, hegazti gripearen egoerak hobera egin baitu
Neurria 2025eko azarotik zegoen indarrean, eta bertan behera utzi da, kasurik ez dagoela egiaztatu baitute, eta tenperaturak gora egin duela ikusita.
Metroko bi zaintzailek salatu dute eraso "bortitza" jasan zutela Urdulizen
CCOO sindikatuak Metro Bilbaori eta enpresa esleipendunari eskatu die langileei baliabide egokiak emateko, "muturreko indarkeria" egoerei aurre egin ahal izateko.
Justiziak ez du onartu mediku gazatar bat Sidenorren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea, eta ez ditu kontuan hartuko Basauriko erregistroak
Akusazio partikularra erretiratu ostean, ezin izango dira Jose Antonio Jainaga eta beste bi zuzendari ikertu genozidio eta gizateriaren aurkako delituen konplize gisa. Siderurgia-enpresaren aurkako ikerketa zabalik dago Auzitegi Nazionalean, altzairua Israelgo enpresa batera esportatzeagatik, eta hori, ustez, armamentua fabrikatzeko erabiltzeagatik.