BARNE PRODUKTU GORDINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 2,1 hazi zen 2024an, eta 17.000 lanpostu baino gehiago sortu ziren

2023ko hirugarren hiruhilekotik laugarren hiruhilekora, berriz, BPGk % 0,4 egin du gora.
Eraikuntzako langileak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzako langileak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina % 2,1 hazi zen 2024.urtean, 2023ko datuekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur kaleratu dituen behin-behineko datuen arabera.

Gauzak horrela, EAEko ekonomiaren hazkundea Eusko Jaurlaritzak egindako azken aurreikuspena baino bi hamarren hobea izan da. Izan ere, urte arteko hazkundea % 1,9koa izango zela aurreratu zuen.

Hirugarren hiruhilekotik laugarrengora, berriz, BPGk % 0,4 egin zuen gora.

Eustaten arabera, balio erantsia aurreko urtean baino intentsitate txikiagoarekin hazi zen iaz sektore ekonomiko guztietan, salbuespenak salbuespen. Izan ere, merkataritza, ostalaritza, garraioa, administrazio publikoa, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen sektorea hazi dira gehien azken urtean.

Enpleguak, lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuak aintzat hartuta, % 1,8 egin du gora, aurreko urtean baino 17.000 lanpostu gehiago zenbatu baitituzte. Azken hiruhilekoan, ostera, igoera % 0,4koa izan zen eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,6ko hazkundea neurtu zen.

Datu aurreratuak datorren martxoan berretsi edo berrituko ditu Eustat Euskal Estatistika Institutuak.

Eusko Jaurlaritzak 2025eko eta 2026ko hazkunde aurreikuspenei eutsi die. Horren arabera, EAEko ekonomia % 2 haziko da aurten, eta % 1,7, berriz, datorren urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

ordenador
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak dio Europako Justiziaren epaiak ez duela behartzen langile interinoak zuzenean finko bihurtzera

Astearte honetan argitaratutako epai batean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du ez dela nahikoa Espainiak interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea. Espainiako Gobernuak, bien bitartean, berretsi egin du langileen behin-behineko kontratuen kopurua murrizteko konpromisoa duela, eta nabarmendu du 419.756 plaza egonkortu dituela dagoeneko.

MAM-eko argazkia: caf_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fiskaltzak CAFen aurkako ikerketa abiatu du, Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan duen inplikazioagatik

Azpiegiturak Jerusalemen okupatutako lurraldeak eta Jerusalem mendebaldea lotzen ditu. Gizarte zibileko hainbat erakundek salaketa jarri dute Fiskaltzan, CAFeko administrazio kontseiluaren eta sei filialetako zuzendarien aurka, eta auzia Auzitegi Nazionalak ikertzea eskatu dute. LABek Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio CAF enpresari. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X