Galanek esan du nuklearrak direla konponbide merkeena; Imazek, berriz, berriztagarrien alde egin du
Astelehenean izandako itzalaldi masiboak lehen lerrora ekarri du atzera berriz energiaren inguruko eztabaida. Oraindik ez da argitu zerk eragin zuen argindarraren etena Iberiar penintsula osoan, eta hainbat iritzi ari dira zabaltzen gaiaren inguruan. Gaur, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidentea eta Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari idazkaria mintzatu dira horri buruz.
Bere aldetik, Galanek berretsi du zentral nuklearrak direla argindar sistemaren egonkortasuna bermatzeko "konponbide merkeena", eta bere hitzetan, egun Espainiako Estatuan dauden zentral nuklearrak "seguruak" eta "eraginkorrak" dira. Nolanahi ere, politika energetikoa erabakitzea "Gobernuaren ardura" dela erantsi du.
Madrilen hitz egin du Iberdrolako buruak, bere konpainiaren urte hasierako emaitzen berri emateko egindako agerraldian. Nuklearren "balioa" defendatu du, eta PwC aholkularitza-enpresak orain gutxi argitaratuko txosten bateko datuak jarri ditu mahai gainean, energia mota horren apustua dela "konponbidea" esateko.
Aldiz, orain arte bezala, berriztagarrien alde agertu da Imaz, eta ziurtatu du "legedia edozein dela ere, oraingoa edo etorkizunekoa", berriztagarriek "toki esanguratsua" izango dutela "energiaren ekoizpenean Espainian". Hark ere Madrilen egin ditu adierazpenok, bere taldearen emaitzen berri emateko ekitaldian.
Itzalaldiari buruz galdetu badiote ere, zuhur agertu da eta azaldu du ez duela gertatutakoaz hitz egingo, harik eta martxan den ikerketaren emaitzak argitu arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza eskaria biztanleria baino zazpi aldiz gehiago hazi da Euskadin
Egoera horri irtenbidea emate aldera, bi sailburuek aurreratu dute Eusko Jaurlaritzak "etxebizitza hutsen aurka" borrokatuko duela; alde batetik, zerga fiskalekin, eta bestetik, merkatura ateratzen ez diren etxebizitza hutsei ondasun higiezinen gaineko zergan errekargua jarrita.
Etxebizitza % 10 garestitu da Euskadin eta % 9,5 Nafarroan urteko bigarren hiruhilekoan
Apirila eta ekaina bitartean, bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 11,2 igo zen Euskadin eta % 12,9 Nafarroan.
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.