Jaurlaritzak tasa turistiko bat ezartzeko eztabaida abiarazi du foru ogasunekin
Turistak etortzeak “Euskadirako hobekuntza bat” ekartzea nahi du Turismo sailburuak, eta “lehenbailehen” ezartzea espero du. Hala ere, Javier Hurtadok gehitu duenez, "denok dakigu, eskarmentuaz, foru ogasunak azkarrak izan daitezkeela zenbait gaitan, eta beste batzuetan agian ez hainbeste".
Eusko Jaurlaritzak proposamen bat egin die foru ogasunei turismo-tasa bat ezartzeko. Izan ere, foru aldundiei dagokie horrelako zerga bat jartzea. Javier Hurtado Turismo sailburuak "lehenbailehen" ezartzea defendatu du, aldundiekin "adostasuna" lortu ostean.
"Euskadiz gozatzera datorrenak hura hobetzen ere lagundu behar du; hori da zergaren helburua, Euskadirentzat hobekuntza ekarriko duten baliabideak sortzea", adierazi du Hurtadok, eta baztertu egin du tasaren helburua "turisten etorrera oztopatzea" denik, tasa dagoen beste leku batzuetako datuekin frogatzen den bezala, sailburuaren arabera.
Hurtadoren ustez, turismoa "funtsezkoa da ekonomiarako eta enplegurako", baina, sektore guztiek bezala, "efektu positiboak eta negatiboak ditu", eta "positiboak indartzea eta negatiboei aurre egin behar zaie".
Tasa turistikoa legegintzaldi honetako gobernu akordioan sartuta dago, sailburu sozialistak gogorarazi duenez. Hala ere, egonaldi turistikoen gaineko zerga foru ogasunei dagokie, eta orain haiekin eztabaidatzen ari da Jaurlaritza.
Turismo Sailak Ogasun eta Finantza Sailaren laguntzarekin egindako proposamen hau "ondo burutu" ahal izateko, beharrezkoa da "foru ogasunen koordinazioa, lankidetza eta parte-hartzea". "Une honetara iritsita, denbora kudeatzea ez dago soilik gure esku, beste erakunde batzuk ere inplikatuta baitaude", adierazi du Hurtadok.
Era berean, ohartarazi duenez, "denok dakigu, eskarmentuaz, foru ogasunak azkarrak izan daitezkeela zenbait gaitan, eta beste batzuetan agian ez hainbeste". Nolanahi ere, Hurtado "baikor" agertu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Sabadellek TSB Erresuma Batuko filiala saldu dio Santander bankuari
Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.
Sidenorrek Israeli altzairua saltzeari utzi dio, Espainiako Gobernuaren erabakiaren ildotik
Palestinaren aldeko erakundeek siderurgia-taldearen aurka salaketak jarri dituzte. Kontrabando delitua leporatzen diote, Bartzelonan materiala kargatzeko zain dagoen itsasontzi bat dela eta. Salaketetako bat Auzitegi Nazionalean jarri dute.
15 urtetik beherakoek doan bidaiatu dezakete garraio publikoan urtea amaitu arte
6 eta 14 urte bitarteko haurrek eta nerabeek doan bidaiatu dezakete Euskadiko garraio publikoan. Orain arte, 12 urtera artekoek zuten doan bidaiatzeko aukera.
Egun erabakigarria villavesen gatazkan: TCC enpresaren azken proposamena bozkatzen ari dira langileak
Bozketa goizean hasi da, eta gauerdia igarota amaituko da, azken txandakoek bozkatzen dutenean. Orduan jakingo da grebari eutsiko dioten ala ez.