Villavesen grebak aurrera jarraitzen du, Mankomunitatearen bitartekaritzarekin ere aurrerapausorik izan ez delako
Langileek manifestazioa egin dute arratsaldean, Labriteko Aldapatik abiatu eta Nafarroako Parlamenturaino, eta ehunka herritarren babesa jaso dute.
Iruñeko hiri garraioaz arduratzen den TCC enpresako langile batzordeak atzo iragarri zuenez, grebari eutsiko dio atzo enpresaren zuzendaritzarekin eta Iruñerriko Mankomunitatearen bitartekaritzarekin 12 ordu negoziatzen eman arren “benetako aurrerapausorik” ez delako izan. Hala, langileek eta haiei babesa emateko bertaratu diren ehunka laguneka manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean, Labriteko Aldapatik abiatu eta Nafarroako Parlamenturaino.
Sindikatuko ordezkarien arabera, enpresaren proposamenak “errespetu falta” izan dira, eta TCCk “baldintza ziztrinak” eskaini ditu negoziazioan.
Salatu dutenez, enpresak 23:00etara atzeratu nahi du gaueko plusaren hasiera, Langileen Estatutuak 22:00etatik aurrera zenbatu behar dela jaso arren. 22:00etatik 23:00etara plusa bikoiztu eta 1,06 eurora iristen bada ere, 23:00etatik 06:00etara 0,17 eurokoa da proposatutako igoera, % 5ekoa, eta hori “iraina” da langileen ordezkarien aburuz.
Gaixotasun arrunt larriak dituzten langileen bajen kasuan, enpresak lehenengo egunetik soldataren % 85 ordaintzea proposatzen du, baina “haiek aukeratutako gaixotasun jakin batzuetan, ezohikoenak direnetan”. Horrek “babesik gabe” uzten ditu langileak, langile batzordearen ustez.
“12 orduz negoziatzen aritu ostean, ez dago benetako ezer langileentzat. Kea bakarrik”, salatu dute langileek. “Zenbait egunez greba eta mobilizazioak egin eta gero, ogi apur batzuek eskainita geldiarazi nahi gaituzte. Baina eskatzen duguna ez da gehiegizkoa: justua, legezkoa eta beharrezkoa da”, erantsi dute.
Horregatik, grebak aurrera jarraituko duela iragarri, eta kalean presioa egiten jarraitzeko deia egin dute: “Indartsuago eta batuago jarraituko dugu. Presiorik gabe ez dago negoziaziorik, eta duintasunik gabe ez dago etorkizunik”.
Ekonomiari buruzko albiste gehiago
Jose Antonio Jainagak 2025 urteko Joxe Mari Korta saria jaso du
Jose Antonio Jainagak Imanol Pradales lehendakariaren eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eskutik jaso du saria. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkio Sidenorreko presidenteari, bere ibilbide luzean erakutsitako konpromisoagatik, "aurrera pauso bat eman, arriskuak hartu eta inbertitzen dutenei balioa ematen dien" euskal ereduari erantzuten diolako.
Gaztelagun programa: Eusko Jaurlaritzak igo du alokairurako dirulaguntzak eskatzeko diru-sarreren muga
Laguntza eskatzen duten gazteen kasuan, urteko diru-sarreren muga 30.000 eurora igo dute; familien kasuan, 36.764 eurora.
Euskal partzuergoak 75 milioi bildu ditu Talgo erosteko, eta espero du SEPIk ere beste horrenbeste jartzea
EAJren arabera, Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu zuen erosketa babesteko eta enpresa indartzeko, SEPIren bidez 150 milioi euroko mailegua eginda. Ondoren, eragiketa bitan banatzea proposatu zuen, euskal partzuergoak eta SEPIk 75 millioi bana bideratzeko.
Behargin bat larri zauritu da Bilboko Kale Nagusian, jasogailu batek burua harrapatuta
Larrialdi zerbitzuek 15:30 aldera jaso dute abisua, eta osasun langileek zauritua egonkortu eta Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman dute.
Villavesen grebak aurrera jarraitzen du eta gutxieneko zerbitzuak kolokan egon daitezke
Langile batzordeak salatu duenez, TCC enpresak, Mankomunitateak eta Iruñeko Udalak "abandonatu" egin dituzte.
Gasteizko lorazainek grebari eutsi diote, sindikatuek Lan Sailaren eskaintza arbuiatu ostean
Sindikatuek batzarra deitu zuten langileek proposamen horri buruzko iritzia eman zezaten bozketa batean. Azkenean, ELAk, LABek eta ESKk eskaintza atzera botatzeko akordioa lortu dute, eta beharginen bozketarik izan.
Eusko Jaurlaritzak lehen etxebizitzen prezioaren % 20 ordaintzeko abalak emango dizkie 40 urtez beherakoei
144 milioi euroko abal lerro bat onartu du, eta helburua 2029ra arte 3.000 etxebizitza mobilizatzea da. Abala jaso ahal izateko etxebizitzaren gehieneko prezioa 340.000 eurokoa izan beharko da.
LABek eta EH Bilduk etxebizitza erosteko abalak ematea arbuiatu dute eta prezioen "suari gasolina botatzea" dela esan dute
Sindikatuak elkarretaratzea egin du EAJren Bilboko egoitzaren aurrean. EH Bilduk ziurtatu du neurria ez dela etxebizitza politika bat, "finantza erakundeei mesede egiten dien eta merkatu espekulatiboa elikatzen duen" banku politika baten ondorio baizik.
Jarraipen zabala, Bizkaiko autoeskoletan deitutako lehen greba egunean, ELAren arabera
Uztailaren 16an eta 21ean izango dira hurrengo lanuzteak, ELA eta CCOO sindikatuek deituta.
Ainhoa Tirapu (ELA): "Zazpi bileren ondoren ez dago proposamenik mahai gainean"
Bizkaiko autoeskoletako langileak kalera irten dira lan-hitzarmena eguneratzea eskatzeko. ELA sindikatuko Ainhoa Tirapuk zehaztu du zazpitan elkartu direla patronalarekin, baina ez dagoela proposamen onargarririk mahai gainean. Erosahalmena berreskuratzea eta lan-orduak jaistea eskatzen dute, besteak beste.