ENPRESAREN ITXIERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

BSHko langileek astelehen honetan bozkatuko dute lan-erregulazioko espedienteari buruzko aurreakordioa                    

Enpresa batzordearen gehiengoak, ELAk eta LABek izan ezik, aurreakordioa lortu zuen asteazkenean zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, lantegia itxi eta 609 pertsona kaleratuko dituzte 655 izan beharrean. Hainbat asanblada informatibo egin ostean, bozketa egingo dute langileek astelehen honetan.

Eskirozko BSH lantegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Eskirotzen, BSHko langileek astelehen honetan bozkatuko dute enpresa-batzordearen gehiengoak, lan-erregulazioko espedientearen inguruan, zuzendaritzarekin lorturiko aurreakordioa. 

Aurreakordioa langile batzordearen gehiengoak (UGT, CCOO, ATISS eta Solidari) onartu zuen, ez ordea, LABek eta ELAk, eta langileen esku egongo da azken erabakia. 

Aurreko asteazken gauean lorturiko aurrekoardioaren arabera, lantegia itxi eta 609 langile kaleratuko dituzte —hasieran, 655 ziren— eta gainerakoak birkokatu egingo dituzte. 54 urtetik beherakoek lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte ordaina jasoko dute, urte kopuruetan mugarik ezarri gabe. Gainera, 1.500 euroko saria jasoko dute urte bakoitzeko.

55 urtetik gorakoei aurrejubilazioa eskainiko zaie, soldata gordinaren % 70arekin, eta berrindustrializazio kasuan 50 eta 54 urte arteko langileek lehentasuna izango dute. 

Horrez gain, birkokatzeak ere jarri dira mahai gainean, eta konpainiaren barruan sor daitezkeen hutsuneen aurrean lehentasuna izango dute. 

Sindikatuen ordezkariek hainbat asanblada informatibo egin dituzte langileekin eta bozketa egingo dute astelehen honetan, enpresa batzordearen gehiengoak lotutako akordioari argi berdea ematen dioten ala ez argitzeko.

Ekonomiari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu