GATAZKA OSASUN ARLOAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Ministerioari planto egin diote erkidegoek eta Estatutu Markoari buruzko jarrera bateratzen saiatuko dira

Osasun Ministerioak Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren ezohiko bilera egitera deitu ditu asteazken honetan autonomia erkidegoak, Estatutu Markoaren erreformaz eta medikuen grebaz hitz egiteko. 

La ministra de Sanidad, Mónica García, ofrece declaraciones a los medios tras el pleno del Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud (CISNS), en el Ministerio de Sanidad, a 27 de marzo de 2026, en Madrid (España). El Ministerio de Sanidad aborda hoy con las comunidades autónomas la situación de la huelga de médicos tal como le han pedido algunas Consejerías de Sanidad por carta a la ministra con el objetivo de conocer el impacto de dicha huelga y su afectación en la asistencia sanitaria. Además, en el pleno se informa a las CCAA sobre varios proyectos normativos entre los que se encuentran los Anteproyectos de la Ley de las Organizaciones de Pacientes y la Ley de gestión pública e integridad del Sistema Nacional de Salud, dos normas con las que el Gobierno quiere reforzar el papel de las asociaciones de pacientes en la toma de decisiones sanitarias y 
blindar la transparencia y la buena gobernanza del SNS.



Mateo Lanzuela / Europa Press

27/3/2026

Monica Garcia Espainiako Osasun ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Bihar egingo den Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren atarian, autonomia erkidegoetako Osasun kontseilariek bilera egingo dute arratsaldean jarrera, bateratua adosten saiatzeko. Hala iragarri du gaur goizean Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Estatutu Markoaren erreformaz ez ezik, medikuen grebaz hitz egingo dute bilera horietan.

Monica Garcia Espainiako Osasun ministroak pasa den ostiraletik biharrera atzeratu zuen Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren bilera. Ministroen Kontseiluak Estatutu Markoaren erreforma onartu eta medikuen sindikatuek ekainerako grebari eustea erabaki ondotik elkartuko dira erkidegoak Osasun Ministerioarekin. 

Arratsaldeko bileraren ondotik erabakiko du autonomia erkidego bakoitzak biharko bileran parte hartu ala ez. Eusko Jaurlaritza Osasun Ministerioak jarritako hitzordura joango den argitu gabe, erabakia hartuta duela aurreratu du Martinez sailburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

mikel torres
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek espero du UCOk Tubos Reunidosen gainean hasitako ikerketak enpresaren hartzekodunen korkurtsoan ez eragitea 

Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak espero du SEPIk Tubos Reunidosi emandako dirulaguntzen inguruan UCOk zabaldutako ikerketak "eraginik ez izatea" enpresaren hartzekodunen konkurtsoan. Hala ere, argi du arren "lagundu ez" duela lagunduko. "Espero dut prozesua garbia eta legezkoa izatea", zehaztu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X