Zer egin loteriaren sari nagusia irabaziz gero?
Bihar Gabonetako Loteriaren 400.000 euroak zozkatuko dira, eta ia Estatu osoa egongo da zozketaren esperoan. Oso jende gutxik irabaziko du lehen saria, eta besteok hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu berriz ere ilusioa berpizteko.
Baina... pentsatu ahal duzu inoiz zer egingo zenukeen dirutza hori irabaziz gero? Datuen arabera, loteriaren irabazleen % 80ak 4 urteren buruan xahutzen du diru guztia, saria irabazi aurreko egoera ekonomikora itzuliz. Hemen dihoaz bada, dirua kontu gehiagorekin erabiltzeko gomendioak.
Adibide bat jar dezagun: 400.000 euro irabazi dituzu eta mundu guztiari kontatu nahi diozu zein zoriontsu zaren. Egoera horretan bi aukera dituzu: aurretik pasatzen ari den edonori esan ala soilik zuretzat garrantzitsuak direnei adierazi.
Mundu guztiari kontatuz gero, momentu horretan sortuko zaizkizun lagun minez aparte diruarekin zer egin gomendatuko dizuten dozenaka aholkulari izango dituzu zure gainean. Bitartean, isil-isilik egonez gero, larritasunen bat aurreztuko duzu.
Behin saria irabazi duzunaren jakitun, hurrengo arazoa diru horrekin zer egingo duzunean datza. Edo auto eta etxebizitza berri batean xahutu eta ahalik eta denbora gutxienean diru gabe geratu, edota momentuko poztasunetik lasaitu eta kapritxo txiki batzuk eskuratu, hala-nola erropa erosi, etxea berriztatu, asteburu pasa joan,...
Zorrak ordaindu ala inbertitu?
Oraindik dirurik badaukazu, beste zenbait zalantza agertuko zaizkizu dirua erabiltzeko moduan. Hurrengo pausua zein da: oraindik ordaindu gabe dituzun gauzak behingoz ordaintzea edo inbertitzea? Hipoteka eta kotxeko kreditua kolpean ezabatuz gero, kontuan izan beharko duzu zure aurrezkiek ere jarraian desagertuko direla. Aldiz, diru hori epe finko batean sartuz gero, denbora gutxian zure zor guztiak ordaindu eta kapritxoren bat edukitzeko parada izango duzu.
Zer uste zenuen, erreza zela loteriaren sariarekin zer egin jakitea? ikusi duzu ezetz. Aholku on bat hau da: ez ospatu konfiantza askorik ez duzun pertsonekin, eta dirua bankutik mugitu arte 3 hile pasatzen badira, are hobeago.
Gogoratu zortea ez dela existitzen, hitz hori gauzak ondo joan izana justifikatzeko sortua baita. Eta argi izan: amorruzko minutu bakarrean zoriontasunezko 60 segundu galtzen ditugu.
Bihar Gabonetako Loteriaren 400.000 euroak zozkatuko dira, eta ia Estatu osoa egongo da zozketaren esperoan. Oso jende gutxik irabaziko du lehen saria, eta besteok hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu berriz ere ilusioa berpizteko.Baina... pentsatu ahal duzu inoiz zer egingo zenukeen dirutza hori irabaziz gero? Datuen arabera, loteriaren irabazleen % 80ak 4 urteren buruan xahutzen du diru guztia, saria irabazi aurreko egoera ekonomikora itzuliz. Hemen dihoaz bada, dirua kontu gehiagorekin erabiltzeko gomendioak.Adibide bat jar dezagun: 400.000 euro irabazi dituzu eta mundu guztiari kontatu nahi diozu zein zoriontsu zaren. Egoera horretan bi aukera dituzu: aurretik pasatzen ari den edonori esan ala soilik zuretzat garrantzitsuak direnei adierazi.Mundu guztiari kontatuz gero, momentu horretan sortuko zaizkizun lagun minez aparte diruarekin zer egin gomendatuko dizuten dozenaka aholkulari izango dituzu zure gainean. Bitartean, isil-isilik egonez gero, larritasunen bat aurreztuko duzu.Behin saria irabazi duzunaren jakitun, hurrengo arazoa diru horrekin zer egingo duzunean datza. Edo auto eta etxebizitza berri batean xahutu eta ahalik eta denbora gutxienean diru gabe geratu, edota momentuko poztasunetik lasaitu eta kapritxo txiki batzuk eskuratu, hala-nola erropa erosi, etxea berriztatu, asteburu pasa joan,...Zorrak ordaindu ala inbertitu?Oraindik dirurik badaukazu, beste zenbait zalantza agertuko zaizkizu dirua erabiltzeko moduan. Hurrengo pausua zein da: oraindik ordaindu gabe dituzun gauzak behingoz ordaintzea edo inbertitzea? Hipoteka eta kotxeko kreditua kolpean ezabatuz gero, kontuan izan beharko duzu zure aurrezkiek ere jarraian desagertuko direla. Aldiz, diru hori epe finko batean sartuz gero, denbora gutxian zure zor guztiak ordaindu eta kapritxoren bat edukitzeko parada izango duzu.Zer uste zenuen, erreza zela loteriaren sariarekin zer egin jakitea? ikusi duzu ezetz. Aholku on bat hau da: ez ospatu konfiantza askorik ez duzun pertsonekin, eta dirua bankutik mugitu arte 3 hile pasatzen badira, are hobeago.Gogoratu zortea ez dela existitzen, hitz hori gauzak ondo joan izana justifikatzeko sortua baita. Eta argi izan: amorruzko minutu bakarrean zoriontasunezko 60 segundu galtzen ditugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Ospitaleko sukaldean sartu gara: honela prestatzen dituzte otorduak
120 pertsona aritzen dira gosariak, bazkariak eta afariak eltze erraldoietan prestatzen, eta plater bakoitza pazientearen beharretara egokitzen dute. Sukalde bereizi bat dute alergiak eta intolerantziak dituzten gaixoentzat. Logeletatik bueltan datozen erretiluak hustu eta gero, dena garbitzen dute hurrengo otordurako.
Ehun ibilgailu baino gehiago identifikatu dituzte Buesa Arena ondoan hainbat pertsonak egindako hitzordu masibo batean
Guztira 23 ibilgailu salatu eta 124 pertsona identifikatu dituzte.
Surflari bat hil da Donibane Lohizuneko uretan
Ezbeharra atzo gertatu zen, lau metrotik gorako olatuak zeudenean. Beste surflari batzuk hari laguntzen saiatu ziren, baina itota hil zen.
Gizon bat atxilotu dute Sevillan, emaztea hiltzea egotzita
Hilotzak arma zuriz egindako indarkeria zantzuak zituen.
Talde kriminal bat desegin du Ertzaintzak, Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitzetan lapurtzeagatik
Atxilotuak, 20, 23 eta 24 urtekoak, ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, giza hilketa saiakera egotzita, gizon bati puntzoi batekin eraso egin ondoren
Manuel Iradier kalean jazo da erasoa, inguruko taberna batean liskarra izan ostean. Zauritua, 33 urtekoa, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
78 urteko gizon bat hil da Kasedan, traktore bat iraulita larri zauritu ostean
Ostiralean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, helikopteroz, larri, eta bertan ingresatu zuten, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.
Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa berriro ireki dute iparraldeko noranzkoan
Zirkulazioa Iruñerako noranzkoan bakarrik ari dira desbideratzen, goizeko seietan kamioi batek su hartu ondoren.
Gabonak iritsi dira Gasteizera
Ostiral arratsaldean ireki dute La Florida parkeko Gabonetako azoka tradizionala. Gainera, etxeko txikienek Zulueta jauregian eman diezazkiekete gutunak Olentzerori eta Mari Domingiri, lorategiak pertsonaia mitiko horien etxe bihurtu baitira.
Formakuntza gehiago, baliabide hobeak eta babestuta egoteko laguntza eskatu dute polizia sindikatuek
Ertzainen eta udaltzainen kontrako 500 eraso inguru zenbatu dituzte, eta neurriak eskatu dituzte “ahaztuta genituen gauzak” bueltan etor daitezkeelako.