Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregetako loteriak diru txikiak utzi ditu Euskadin

Lehen saria, 71208 zenbakia, Sorian eta Burgosen saldu dute. Bigarren saria, aldiz, 92225 zenbakiari egokitu zaio eta oso banatuta egon da.
Lehen saria Sorian eta Burgosen saldu dute. Argazkia: EFE.

Erregeetako Zozketak diru txikiak utzi ditu gaur Euskadin. Lehenengo sari bien txartelik ez da saldu bertan eta 14.000 eurorekin saritutako hamabi zenbakietatik gutxi batzuk baino ez dira banatu. Azken sari hauen artean, 88.690 zenbakia Lekeition saldu da oso-osorik. 75.168 zenbakia, ordea, Galdakaon saldu dute. 01.457 zenbakia, berriz, oso banatuta egon da eta zortea eraman du Bilbo, Getxo, Elorrio eta Zallara, Bizkaian, eta Beasain eta Pasaiara, Gipuzkoan.

58.811 zenbakia ere Gipuzkoako hiru administraziotan saldu dute: Azpeitia, Zarautz eta Donostian. Era berean, 83.221 zenbakiari dagokion sariaren zati bat Eibarren egokitu da. Gasteizko 8. administrazioan, Enrique Eguren kalean, hain zuzen, oso-osorik saldu da 86.921 zenbakia.

Sari nagusia, Soria eta Burgosera

71.208 zenbakiari egokitu zaio Erregeetako Zozketa Bereziaren Sari Nagusia (2 milioi euro seriari eta 200.000 hamarrenari). Sari Nagusia San Leonardo del Yagüe (Soria) herrixkan saldu dute, baina Loteria Administrazioak saritutako txartel gehienak saldu ditu Huerta del Rey (Burgos) herrian, San Leonardotik hurbil.

Bigarren saria, berriz, 92.225 zenbakiari egokitu zaio (milioi euro bana seriari eta 100.000 hamarrenari). Zenbakia hau honako leku hauetan saldu dute: Benidorm, Elche, Pulpi, Almería, Oviedo, Puerto de Pollença, Igualada, Barcelona eta Hospitalet de Llobregat.

Era berean, 14.000 euroko saria jaso dute honako zenbaki hauek: 01457, 52558, 58811, 13527, 83221, 00260, 86921, 81376, 09795, 88690, 99613 eta 75168.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

20190109151530_supremo_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.

Gehiago kargatu