Albiste da
ERREGEETAKO LOTERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoarrek gehiago ordaindu beharko dute saria irabaziz gero

Estatuko zerga sistemarekin, saridunek irabazitakoaren % 20 ordaindu behako dute, 2013. urtetik aurrera; Gipuzkoan, berriz, % 21 eta % 25 bitartean (irabazitako zenbatekoaren arabera).
loteria
Loteria saltegi bat.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013. urtetik aurrera loteria sarien gaineko zergak % 21 eta % 25 artean kokatzea erabaki du. Estatuko gainerako lurraldeetan, aldiz, % 20koa izatea adostu zen.

Sistema berria 2013.urtetik aurrera jarriko da indarrean eta hortaz, ez dio eragingo Gabonetako Loteriari, baina bai Erregeetako Loteriari.

Sarituek irabazitakoaren arabera ordainduko dute; % 21, 2.500 eta 4.000 euro bitarteko sarietan; % 23, 4.000 eta 12.500 euro artekoetan; eta % 25, 12.500 euro baino gehiagokoetan.

Bestalde, zerga salbuespena izango dute hainbat pertsona edo talderen artean partekatutako loteria txartel sariduna dutenek; horien dirua saridunen artean banatuko da, inongo zergarik ezarri gabe.

Horrela, Aldundiak zerga-presioa handituko du, eta zerga-sistema berdina ezarriko die ondasun mozkinei.

Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiak Estatuak agindu bezala arautuko du loteria gaineko zerga-sistema. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak esan duenez, urtea bukatu baino lehen onartuko dute sistema hori. Bestalde, horrekin bildutako dirua, Foru Ogasunarentzat baino, Estatuarentzat dela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi