Gipuzkoarrek gehiago ordaindu beharko dute saria irabaziz gero
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013. urtetik aurrera loteria sarien gaineko zergak % 21 eta % 25 artean kokatzea erabaki du. Estatuko gainerako lurraldeetan, aldiz, % 20koa izatea adostu zen.
Sistema berria 2013.urtetik aurrera jarriko da indarrean eta hortaz, ez dio eragingo Gabonetako Loteriari, baina bai Erregeetako Loteriari.
Sarituek irabazitakoaren arabera ordainduko dute; % 21, 2.500 eta 4.000 euro bitarteko sarietan; % 23, 4.000 eta 12.500 euro artekoetan; eta % 25, 12.500 euro baino gehiagokoetan.
Bestalde, zerga salbuespena izango dute hainbat pertsona edo talderen artean partekatutako loteria txartel sariduna dutenek; horien dirua saridunen artean banatuko da, inongo zergarik ezarri gabe.
Horrela, Aldundiak zerga-presioa handituko du, eta zerga-sistema berdina ezarriko die ondasun mozkinei.
Bizkaia
Bizkaiko Foru Aldundiak Estatuak agindu bezala arautuko du loteria gaineko zerga-sistema. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak esan duenez, urtea bukatu baino lehen onartuko dute sistema hori. Bestalde, horrekin bildutako dirua, Foru Ogasunarentzat baino, Estatuarentzat dela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Boliviak azken agurra eman dio Xabier Azkargortari
Senideek, zaleek eta 94ko selekzioko jokalariek omenaldi hunkigarria egin diote azpeitiar entrenatzaile ohiari.
Osakidetzak 45 urtera aurreratuko du bularreko minbizia atzemateko baheketa, eta bere gain hartuko ditu egun pribatura bideratzen dituen abortuak
Osasun sailburuak iragarri duenez, progresiboki hasiko dira haurdunaldiaren borondatezko etenak egiten, "bi urteren buruan" beren gain hartzeko aurreikuspenarekin. Gainera, 2027rako, 45 urtera jaitsiko da bularreko minbizia atzemateko baheketen adina.
56 pertsona hil dira trafiko-istripuetan Hego Euskal Herrian urtea hasi zenetik
Bide Indarkeria STOP elkartearen ustez, datu "onartezinak" dira, eta, hori dela eta, premiazko neurriak, kontrol gehiago, zigor gogorragoak eta erakundeen bizkortasun handiagoa eskatu dituzte.
Astelehen honetan hasiko da Gasteizko Askabide klinikaren aurrean protesta egin zuten 21 lagunen aurkako epaiketa
Zigor arloko 1 zenbakiko epaitegiak ahozko hiru saio ditu aurreikusita aste honetarako. Hain zuzen ere, astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte saio horiek, eta lehenengo egunean lekukoek hatuko dute hitza.
Trafiko-istripuetan hildakoak Bilbon oroitu dituzte senideek
Gaur, Trafiko Istripuen Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna da. Biktimen familiak Bilbon bildu dira, horiek gogoratzeko. Bide-hezkuntza nahitaezko irakasgaia izatea eskatu dute berriro; izan ere, senideen esanetan, gure ardura da biktimen kopurua murriztea.
Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat
Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.
Donostia arrosa kolorez bete da Katxalin Martxa Solidarioaren XI. edizioan
Katxalinen XI. martxa arrosa egin dute Donostian, dirua biltzeko eta bularreko minbizia ikusarazteko. 4,5 kilometroko ibilbide solidarioa egin dute, Alderdi Ederretik abiatuta. Elkarteak nabarmendu du oso garrantzitsua dela ikertzen jarraitzea, emakume gazteen kasuek gora egin baitute.
Adingabe batzuk ikerketapean dira Plentzian, hainbat urtez irakasle bat jazartzeagatik
Azken erasoak Halloween gauean izan ziren. Orduko hartan, 50 bat gaztek arrautzak eta limoiak jaurti zituzten irakaslearen etxebizitzaren kontra. Horren aurrean, ikastetxeak ohar bat zabaldu du, azaltzeko zortzi urte daramatzala irakasle horrek erasoak jasaten, eta, hori dela eta, eskolaz kanpoko jarduera guztiak bertan behera utzi dituztela jakinarazteko.
Palestinan ikusmin eta emozio handiz jarraitu dute Euskal Selekzioaren kontrako partida
Jerusalemgo ipar-ekialdean dagoen Ramallah udalerriko bi tabernatan norgehiagoka nola jarraitu zuten ikusteko aukera izan du EITBk. Euskal Herriarekin oso eskertuta ikusi ditugu palestinarrak, jasotako babesagatik.
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidak harrera oso ona izan du ETB1en
Partida historikoak 322.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta Nafarroan, audientziaren % 21,1 erakarrita.