Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3,7 graduko lurrikara izan da Nafarroan

Lurrikararen epizentroa Iruñetik hamasei bat kilometrora dagoen Ziritza herrian izan da.

Lurrikara izan da ostegun honetan Nafarroan, eta 3,7 graduko indarra izan du Richter eskalan, Espainiako Institutu Geografikoaren arabera. Lurrikarak Iruñetik 16 kilometrora dagoen Ziritza herrian izan du epizentroa.

Antza denez, 15:30 inguruan gertatu da lurrikara, eta Nafarroako hiriburuan eta Iruñerrian antzeman dute dardara.

Nafarroako Larrialdi Agentziak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan, eta ez dute kalte materialen gaineko berririk. Halaber, lurrikararen ostean hainbat lagunek SOS Nafarroa 112 zerbitzura deitu dute gertaturikoaren berri emateko.

Azken hilabetean 150 lurrikara inguru antzeman dituzte Iruñerrian, Erreniega mendikatearen inguruan. Eztabaida handia piztu da adituen artean, lurrikaren zergatia azaltzerako garaian. Zenbaiten ustez, azken asteetan egindako euriarekin zerikusia dute astindu horiek. Beste zenbaiten ustez, ordea, antzinako potasa meategiek hondoratzeak eragin ditu lurrikarak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X