Donostia, munduko hiri zoriontsuenen zerrendan
Munduko hiri “zoriontsuenen” artean dago Donostia, National Geographic aldizkariaren arabera. Aurkeztu berri duten zerrendan, Koh Samui Thailandiako irla edota Auckland (Zeelanda Berria) ere agertzen dira.
Zerrenda ‘The World´s best cities’ (‘Munduko hiri onenak’) izeneko liburuan argitaratu dute. Bertan, Donostiako ezaugarri erakargarrienak azpimarratzen dituzte: hondartzak, Igeldoko jolas-parkea edota hiriko jatetxe garrantzitsuenak.
Donostia 2016ko hiriburu kulturala izango dela eta Basque Culinary Center zentroa ere aipatzen ditu National Geographik.
Gipuzkoako hiriburuarekin batera, honako tokiak dira munduko “zoriontsuenak”, aldizkariaren ustez: Koh Samui (Thailandia), Auckland (Zeelanda Berria), Madison (Wisconsin), Monterrey (Mexiko), Kuala Lumpur (Malaysia), Gold Coast (Australia), Dubai (Arabiar Emirerri Batuak), San Jose (Kalifornia) eta Aarhus (Danimarka).
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako La Sirena aterpetxeak modu iraunkorrean emango die zerbitzu horren beharra dutenei
Ondarretan dagoen udal aterpetxeak erabilera turistikoa izan du nagusiki orain arte, nahiz eta azken urteotan, neguko hilabeteetan publiko orokorrari itxita egon den, eta baliatu den kale gorrian dauden pertsonei harrera egiteko, baina 0 ºC inguruko tenperaturak izan diren gauetan besterik ez.
Sortzetiko kardiopatia duten 175 haur jaiotzen dira urtero EAEn, eta % 85 baino gehiago helduarora iristen dira
Osasun Sailak nabarmendu du unitate oso espezializatuak behar direla, konplexuak direlako eta bizitzan zehar eboluzionatu dutelako.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak aktibatuko dituzte larunbat honetan
Zaparrada handiez gain, elur-kota 800 metrotik behera kokatuko da Arabako ekialdean. Nafarroan, berriz, elurra 500 metrora egitea espero da.
Epaileak Errejonen kontrako auzia artxibatzea baztertu du eta otsailaren 17rako deitu du
Magistratuak autoan dioenez, "ez dago auzia ixteko arrazoirik", eta argitu du ez daukala Elisa Mouliaa auzitik erretiratu izanaren jakinarazpen ofizialik, eta, beraz, hark "akusazio partikularraren figura" izaten jarraitzen duela.
Euriak ez du ehunka ikasleren festarako gogoa desagerrarazi Bilbon
Euriaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute urtero hainbat ikastetxek Bilboko kaleetan zehar egin ohi duten desfilea. Jaia Plaza Barriko arkupeetara eraman dute, eta txarangaren erritmoan dantzatu eta txokolatea hartuta berotu dira bertan.
73 urteko gizon bat hil da Tuteran izandako istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da. Istripuan hil den gizona gidatzen ari zen autoa bidetik atera da eta etxe bat jo du.
Desfileak eta mozorroak izango dira nagusi hainbat herritan asteburuan egingo diren inauterietako ekitaldietan
Baliteke euriaren eraginez programatutako hainbat ekitaldi bertan behera geratzea. Dena den, euria ez da ondo pasatzeko oztopo izango.
Minbizia da adin txikikoen gaixotasunagatiko lehen heriotza-kausa, eta urtero 60-70 kasu berri eragiten ditu Euskadin
Gaur egun, Osakidetza 64 ikerketa-proiektu garatzen ari da onkologia pediatrikoan, eta biziraupena % 80-85ean dago.
Lau gizon atxilotu dituzte Bilbon izandako borroka batean, eta beste bat Basurtuko ospitalera eraman dute
Udal iturriek baieztatu dutenez, 02:00ak aldera joan dira Udaltzaingoaren patruilak Barrenkalera, borroka baten abisua jaso ondoren. Oraindik ez dute argitu zerk piztu duen gizonezkoen arteko liskarra.
Emakume bat hil da Bartzelonan haize denboralearen ondorioz, eta Orianak alertan jarri ditu Katalunia eta Andaluzia
Hildako emakumea Vall d 'Hebroneko ospitalean zegoen.