Eskubide Sozialen Karta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbateko martxan parte hartzeko dei egin dute gizarte-eragileek

Salbeko zubitik pankarta handi bat zintzilikatu dute sindikatuek eta gizarte-eragileek. Kolektiboen hitzetan, “kalera ateratzeko unea da orain”.

Larunbatean, Bilbon, egingo den manifestazioan parte hartzeko dei egin dute gaur gizarte-eragileek eta sindikatuek. Martxa Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da, 17:00etan. Protesta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du, eta Salbeko zubitik pankarta handi bat zintzilikatu zuten atzo horren berri emateko.

Agerraldian goraipatu dutenez, Eskubide Sozialen Kartaren helburua ?oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzea da, euskal gizartea osatzen duten pertsonek bizi-baldintza duinak izan ditzaten eta dagozkien erabakiak haiek har ditzaten?.

Karta sinatu duten kolektiboen ahotan, mobilizatzeko eta ?kalera ateratzeko unea da orain?, egoera honen aurrean erantzukizuna duten erakundeei mugitzea eskatzeko.

?Bilboko Udala ez da salbuespena; izan ere, 33.000 langabe dituen hiri batean bizi gara, horietako 22.000k ez dute prestaziorik jasotzen, eta gero eta persona gehiagok kobratzen dituzte diru-laguntza sozialak, 28.000 pertsonak baino gehiagok, eta milaka familiak kolapsaturik dauden elikagai-bankuetara jo dute?, azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X