Euskaraz hitz egiten utzi ez diotelako, aretoa utzi du Garitanok
Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzailea kirol orrietatik kanpo albiste da, atzoko partida osteko prentsaurrekoan egin zuenagatik; entrenatzaile deriotarrak ematen dituen prentsaurreko guztietan bezala, atzokoan ere, Almeriaren kontrako partidaren ostean, euskarazko galderak erantzuteari ekin zion lehenik.
Joseba Urkiola ETBko kirol kazetariaren galderei erantzunez hasi zuen agerraldia Garitanok, euskaraz. Hasi orduko, zenbait kazetari keinuka eta kexuka hasi ziren. Ondoren, Almeriako futbol taldeko prentsa arduradunak kazetariei jakinarazi zien Garitanok lehendabizi euskarazko galderei erantzungo ziela, "Bartzelonakoak etortzen direnean katalanez egiten duten moduan", eta errespetua eskatu zien bertan zeuden kazetariei.
Urkiolak berriro egin zion galdera Garitanori, eta Eibarko entrenatzailea erantzuten hasi zen. "Ez gara ezertaz enteratzen ari", esan zion kexaka kazetari batek entrenatzaileari, eta Almeriako prentsa buruak berriz kargu hartu zien. Garitanok une horretan aretotik alde egitea erabaki zuen.
Gertakariak zalaparta handia eragin du sare sozialetan; atzotik, Garitanoren jarrera txalotuz, mezu uholdeak ez du etenik Twitterren. Patxi Baztarrika Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako sailburuordeak ere, sare sozial hori aukeratu du bere iritzia emateko: "Bikain Garitano eta Almeriako prentsa burua. Hizkuntz aniztasuna onartu gabeko kontua da askorentzat Espainian. Bada zereginik. Gaizkarena: erabili!", aldarrikatu du Baztarrikak.
Zure interesekoa izan daiteke
Talde kriminal bat desegin du Ertzaintzak, Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitzetan lapurtzeagatik
Atxilotuak, 20, 23 eta 24 urtekoak, ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, giza hilketa saiakera egotzita, gizon bati puntzoi batekin eraso egin ondoren
Manuel Iradier kalean jazo da erasoa, inguruko taberna batean liskarra izan ostean. Zauritua, 33 urtekoa, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
78 urteko gizon bat hil da Kasedan, traktore bat iraulita larri zauritu ostean
Ostiralean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, helikopteroz, larri, eta bertan ingresatu zuten, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.
Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa berriro ireki dute iparraldeko noranzkoan
Zirkulazioa Iruñerako noranzkoan bakarrik ari dira desbideratzen, goizeko seietan kamioi batek su hartu ondoren.
Gabonak iritsi dira Gasteizera
Ostiral arratsaldean ireki dute La Florida parkeko Gabonetako azoka tradizionala. Gainera, etxeko txikienek Zulueta jauregian eman diezazkiekete gutunak Olentzerori eta Mari Domingiri, lorategiak pertsonaia mitiko horien etxe bihurtu baitira.
Formakuntza gehiago, baliabide hobeak eta babestuta egoteko laguntza eskatu dute polizia sindikatuek
Ertzainen eta udaltzainen kontrako 500 eraso inguru zenbatu dituzte, eta neurriak eskatu dituzte “ahaztuta genituen gauzak” bueltan etor daitezkeelako.
Galindoko ekaitz-andelaren lanak azken fasean sartu dira eta 2027an amaituta egongo da
Euri asko egiten duenean ur bolumen handiak aldi baterako gordetzeko diseinatutako azpiegitura da. Helburua hondakin uren kolektoreek gainezka egin ez dezaten saihestea da. Galindoko etorkizuneko tankeak 90.000 m3-ko edukiera izango du, 36 igerileku olinpikoren baliokidea.
EBren txosten batek ez du baztertzen Kataluniako txerri-izurritearen jatorria laborategi batean egotea
Gaur egun EBko estatu kideetan zirkulatzen ari diren birus guztiak 2-28 talde genetikoetakoak dira, eta ez Bartzelonako fokuan agertu den 29 talde genetiko berrikoak, 2007an Georgian zirkulatu zuenaren oso antzekoa.
Ertzainek esan dute debekatutako jaurtigaiak "poltsa batetik erori zitzaizkiela", Amaia Zabarteren abokatuaren arabera
Amaia Zabarte Realeko zalearen senarra epaitegietan egon da, polizia operatiboan parte hartu zuten sei ertzainek —lau inputatu gisa eta bi lekuko moduan— instrukzio epailearen aurrean deklaratu duten bitartean. Izan ere, Amaia Zabarte zauritu zuen ertzaina epaitu dute.
Eusko Jaurlaritzak "frankismoa arintzen duten mitoak desegiteko" ekitaldia antolatu du gazteekin
Exekutiboa Alemaniako elkarte memorialista batekin elkarlanean ari da "faxismoaren eta nazismoaren zentzugabekeriaz" kontzientziatzeko egitasmo batean.