Desagertua Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapueblan Ebrora erori zen gizonaren bila hasi dira berriz

Hilaren 12an Lapuebla de Labarcan Ebro ibaira erori zen 72 urteko gizonezkoaren bilaketa lanak hasi dituzte berriz.
Desagertutako pertsona bilatzen. Argazkia: SOS Deiak
Desagertutako pertsona bilatzen. Argazkia: SOS Deiak

Hilaren 12an Ebro ibaira erori zen 72 urteko gizonezkoaren bilaketa lanak hasi dituzte berriz Lapuebla de Labarcan (Araba).

Desagertua bilatzeko operazioa jarri zuten astearte gauean jarri zuten martxan. Larrialdi zerbitzuak gauerdira arte lanean aritu ziren asteartean, baina ez zuten biktima aurkitu. Asteazken goizean bilaketa lanari berriro ekin zioten.

Bilaketa oso zaila da, Ebro ibaiak emari handia du egunotan, eta urak indar oso handia du.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, senitarteko batek abisua eman zuen asteartean, 20:30 aldera.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

luka-Remiro-activista-global-summut-flotilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Sionistek modu posible guztietan torturatu gaituzte, eta iristean egin diguten lehenengo gauza gehiago jotzea izan da"

Luka Remiro Global Sumud Flotillako aktibistak malkoak begietan zituela salatu du larunbat honetan Loiuko aireportura iritsi direnean Ertzaintzak izan duen jokabidea. Ekintzaileetako batzuk sorbaldan zein saihetsetan hausturak zituztela iritsi direla nabarmendu, eta kolpeka hartu dituztela salatu du. Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, bi ekintzaile tartean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X