Albiste da
Sexu gehiegikeriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanferminetan abusuengatik aurkeztutako salaketetako bat faltsua da

Gaztelu plazako taberna batean ukituak jasan zituela salatu zuen emakume batek. Segurtasun kamerak aztertuta, halakorik ez zela gertatu frogatu ahal izan dute.
Kontzentrazioa sexu erasoak sanferminak 2016 sanfermines agresiones sexuales concentracion. EFE
Milaka lagunek salatu zituzten atzo sanferminetako sexu erasoak. EFE

San Fermin jaietan sexu abusuengatik aurkeztutako salaketetako bat artxibatu dute gaur, faltsua dela frogatu eta gero. Joaquin Galve Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak egin du iragarpena RNE irrati-kateari eskainitako elkarrizketa batean.

Galvek azaldu duenez, emakume batek salaketa jarri zuen gizonezko batek ukituak egin omen zizkiolako. Gertaerak Iruñeko Gaztelu plazako taberna batean jazo omen ziren, larunbat gauean. Horrez gain, gehiegikeriengatik kargu hartu zietelako, beste gizon batek haren bikotekidea eta horren anaia kolpatu zituela esan zuen emakumeak.

Gertaeran nahasitako bi gizonak kartzelara bidali zituzten.

Gerora, baina, salaketa faltsua dela frogatu ahal izan dute. Izan ere, inguruko segurtasun kamerek hartutako irudiak aztertu dituzte, eta ukiturik ez zela egon ikusi dute.

Salaketa artxibatzeaz gain, emakumearen kontrako izapideak abiatu dituzte, delitu simulazioa eta legez kontrako atxiloketa egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi