Hiru aldundiek zordun handien zerrendak plazaratu dituzte
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Ogasunek zor handiak dituztenen zerrendak publiko egin dituzte gaur goizean: tokian tokiko ogasunari milioi bat eurotik gora zor dioten pertsonen eta enpresen zerrendak, horien izen-abizen eta IFZ zenbakia eta guzti.
Joan den apirilean hartu zuten zerrendak publiko egiteko erabakia Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek, Iruzurraren aurkako Planaren barruan.
Lehenbiziko aldia da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Ogasunek zor handiak dituztenen zerrenda publiko egin dutena, aurtengo martxoaren 31n ogasunari milioi bat euro baino gehiago zor zioten norbanakoak eta enpresak agertuko dira zerrenda horretan, baita bakoitzak zor duen diru-kopurua ere.
Helburua argia da: gizarteak gaizki ikusten dituen jokabideak azaleratzea, modu prebentiboan, iruzurraren aurka egin ahal izateko.
Guztira 237 norbanako edo enpresa azaltzen dira gaurko zerrendetan (Bizkaian 149, Gipuzkoan 62 eta Araban 26), eta guztira 664,2 milioi euroko zorro pilatzen. Gehienak enpresak dira, batez ere arazo ekonomikoak dituztenak, baina norbanakoak ere badaude. Kasu horietan azken urteetan ogasunarekin behin eta berriz zorretan izan diren pertsonak daude, egoera konpontzeko ahaleginik egin ez dutenak.
Zordunen zerrenda urtero berrituko dute, eta hala datorren urteko ekainean kaleratuko dute zerrenda berria Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Ogasunek aurtengo abenduaren 31n izango dituzten datuak kontuan hartuta.
Ogasuneko iturriek nabarmendu dutenez, Datu Babeserako Legea errespetatuz egingo dituztela publiko zerrendak, eta gehienez ere 3 hilabetez izango direla ikusgai sarean.
Tokian tokiko aldizkari ofizialetan eta ogasun bakoitzaren webgunean egin dituzte publiko gaur goizean Euskal Autonomia Erkidegoko zordunen zerrendak; Nafarroan, berriz, datorren urtean, uda aurretik egingo dute publiko Ogasunari gehien zor diotenen zerrenda; kasu horretan, 250.000 eurotik gorako zordunak jasoko ditu zerrenda horrek.
Araba
Arabako zordunen zerrendan ageri den zordun handiena Goya Sesenta y Nueve eraikuntza enpresa da, 15,8 milioi euroko zorrarekin. Haren ondotik datoz Ros Casares Centro del Acero, S.L. (9,7 milioi); Lendiz 1100, S.L. (4,5 milioi); Gonzalez Sanchez Macario (4,2 milioi); Construcciones Antonio Santander e Hijos, S.L. (4,1 milioi) eta Corporación Ros Casares, S.L., (4,1 milioi).
Bizkaia
Bizkaiko zordunen zerrendan azaltzen diren zergadunen artean Iurbenor Promociones, S.A. agertzen da zordun nagusi gisa 52,2 milioirekin. Haren ondoren agertzen direnak dira, besteak beste, Moldis Echarro, S.L. (20,6 milioi); Industrias Domésticas, S.A. (17,5 milioi); Malta, S.A. (15,9 milioi); Baensa, S.L. (11,1 milioi); Edesa, SDAD. COOP. (9,9 milioi); Inversiones Inmobiliarias Erosten, S.L. (9,7 milioi) eta Esabe Vigilancia (6,6 milioi).
Gipuzkoa
Gipuzkoako zordunen zerrendaren buru Fagor Electrodomésticos S. Coop. dago, 15,9 milioi euroko zorra ordaindu behar baitu. Bere jarraian honako beste hauek aurki daitezke: Construcciones y Contratas Gedi, S.L. (6,3 milioi); Tecfrindus, S.A. (6,3 milioi); Papelera del Araxes, S.A., (5,9 milioi); Lumen Pacis, S.L. (5,4 milioi); Ramón Vizcaino Refrigeración (5,3 milioi) eta Elizatxo, S.L. (5,3 milioi).
Zure interesekoa izan daiteke
Ega Andosillan bere onera itzulita, Castejonen bakarrik jarraitzen du indarrean prealerta egoerak
Ebroren ur emaria gertutik ari dira zaintzen Castejon parean. Errepideei dagokienez, A-15eko errei bat itxita dago eta bigarren mailako bi errepide ere itxita daude Nafarroan, uholdeen eraginez.
Zalduondon erre egin dute Markitos, aspaldiko ohiturari eutsita
Makila luze batetik zintzilikatu ondoren, gurdi gainean ibili dute Markitos pertsonaia, kalean gora eta behera. Herrikoen bistan eta musikaz eta dantzaz lagunduta, urteko gaitzen erruduntzat jo eta erre egin dute ondoren.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Aturri ibaian Gixunen, Lapurdin
Jendarmeek ikerketa abiatu dute baina oraindik ezin izan dute zehaztu biktimaren nortasuna.
Txorierriko igarobidea ireki dute Bilbora bidean
Arratsaldean istripu larria izan da. Bilborako noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera da, eta gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da.
Minbizidun haurren familiek etxean zainketa aringarriak jasotzeko eskubidea aldarrikatu dute
Haur minbizidunen familien elkarteek hainbat jarduera egin dituzte gaur, nazioarteko egunean, gaixotasuna bistaratzeko eta kontzientziak pizteko. Osakidetzak 60-70 minbizi kasu berri diagnostikatzen ditu urtero 19 urtetik beherakoen artean; Nafarroan, 20 bat kasu artatzen dituzte.
Roman Lejarzak 25 urte daramatza Euskal Herriko pilotalekuak bilatzen eta argazkiak ateratzen
Guztien erregistroa jaso du: historikoak, eraiki berriak, aterpea dutenak, trinketak, horma bakarrekoak… Lan handia egin du, baina asko falta zaizkio oriandik, batez ere Gipuzkoan. Batzuk oso ondo zainduta daude; beste batzuk, berriz, ahaztuta.
Azken denboraleek ehunka lanperna-musu ekarri dituzte euskal kostaldera, asko eta asko hilda
Haizeak eta eguraldi txarrak bultzatuta, ehunka hegazti iritsi dira azken egunotan gure kostaldera, asko hilda. Lagan, Arrigunagan, Donostian, Zarautzen, Hendaian, Biarritzen… alde guztietan agertu dira. Adituek ez ukitzeko eta eurei deitzeko eskatu dute.
% 85ekoa da gaur egun haurren minbiziaren biziraupen-tasa
Urtero 70 kasu inguru diagnostikatzen dira Euskadin, eta 30 Nafarroan.
Atorrek zuriz jantzi eta umorez bete dute Mundaka
Ohiturari jarraikiz, iaz gertatutakoa kontatzen duen abestia izan dute ahotan aratusteetako pertsonaiek. Umorea, kritika soziala... denetik izan du aurtengo kantak.
Giro paregabea Tolosan, inauterietako munduko hiriburu bilakatuta
Jende andana bildu da gaur, igandea, Tolosako kaleetan goizean goizetik, urteko hitzordu garrantzitsuenetariko batean. Urtero bezala, sormena, originaltasuna, parodia eta umorea izan dira nagusi.