Barakaldok 5.500 bonu jarriko ditu salgai
Barakaldoko Udalak eta bertako Merkatari eta Enpresarien Elkarteak (ACE) 5.500 bonu jarriko dituzte salgai azaroaren 9an, Bizkaiko herri horretako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetan erosketak sustatzeko. Horiek baliatuz, 30 euroko erosketak egin ahalko dira, horiek eskuratzeko 20 euro bakarrik ordainduta.
Bonua erosi ondoren, azaroaren 9tik abenduaren 14ra bitartean erabili ahalko dira ekimen honetara atxikitako saltoki, ostalaritza establezimendu eta zerbitzu enpresetan. Bonuak non erabil daitezkeen jakiteko, atxikitako establezimenduek bereizgarri bat jarriko dute erakusleihoan edo sarrerako atean. Barakaldar bakoitzak bi bonu eskuratu ahalko ditu, nortasun-agiria erakutsita, eta erosketa ezingo da zatikatu, baina tiket bakoitzeko bi bonu erabili ahalko dira.
Amaia del Campo Barakaldoko alkatearen arabera, bonua Gabon aurreko erosketak egiteko pentsatuta dago. “Tokiko merkataritzak ilusio handiz hartuko du kanpaina, bultzada gehigarria delako sektorerako oso garrantzitsuak diren egun hauetan”, esan du. “Sektore ekonomikoan oso garrantzitsuak dira merkataritza eta ostalaritza; beraz, Udaletik ere, tokiko profesionalenganako konfiantza sustatuko duten ekimenak bultzatu nahi ditugu”, gaineratu du alkateak.
Barakaldoko Udalak 55.000 euroko diru-laguntza eman du, kontsumitzaileek bonu bakoitzarekin jasoko duten 10 euroko deskontua ordaintzeko. ‘Barakaldo bonua’ Sabadellek udalerri horretan dituen bi banketxeetan erosi ahal izango dira, eta baita Gurutzetako Kultur Etxean ere.
Ana Morgado ACEko presidenteak azpimarratu duenez, azken urteetan handitu egin da kanpaina honetara atxiki diren saltoki eta ostalaritza lokalen kopurua, eta bonua gero eta toki gehiagotan erabil daiteke. Iaz, 185 establezimendu batu ziren kanpainara, eta aurten, orain arte, 125 negoziok egin dute. Hala ere, kopuru horrek gora egitea espero dute antolatzaileek, azaroaren 7ra arte zabalik baitago atxikitzeko epea.
Bonuak Gabonetako erosketak aurreratzeko aukera ematen du, eta, opariak erosteko ez ezik, erosketak harategi edota arrandegietan egiteko aukera ere eskaintzen du. Horrela, Gabonetako bazkari-afariak zeozer merkeagoak izango dira kontsumitzaileentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Adingabe batzuk ikerketapean dira Plentzian, hainbat urtez irakasle bat jazartzeagatik
Hain zuzen ere, Halloween gauean izan ziren azken gertakariak, urriaren 31n. Orduko hartan, 50 bat gaztek arrautzak eta limoiak jaurti zituzten irakaslearen etxebizitzaren kontra.
Palestinan ikusmin eta emozio handiz jarraitu dute Euskal Selekzioaren kontrako partida
Jerusalemgo ipar-ekialdean dagoen Ramallah udalerriko bi tabernatan norgehiagoka nola bizi izan zuten ikusteko aukera izan du EITBk. Euskal Herriarekin oso eskertuta topatu ditugu palestinarrak, jasotako babesagatik.
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidak harrera oso ona izan du ETB1en
Partida historikoak 322.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta Nafarroan, audientziaren % 21,1 erakarrita.
Euskal Selekzioa eta Palestina bat eginda, futboletik harago doan partidari amaiera hunkigarria emateko
Bi selekzioek emozioz eta sinbolismoz beteriko partida jokatu dute San Mamesen. Emaitza gorabehera, Palestinarekiko babesa, errekonozimendua eta elkartasuna erakusteko festa ederra izan da bi taldeen arteko topaketa.
Bi herri, aldarri bat
Kirol ekitaldi batetik haratago doan hitzordua bizi izan da larunbat honetan San Mamesen eta, oro har, Bilbon. Palestinarrak nozitzen ari diren genozidioa amaitzeko eskatu dute milaka lagunek aho batez, baita herri gisa aitortuak izateko eskubidea ere.
Milaka lagunek elkartasuna adierazi diote Palestinari Bilboko kaleetan, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitutako martxa jendetsuan
"Boikot Israel. Palestina askatu" oihu artean, hiriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, Euskal Selekzioa-Palestina partidaren atarian, Palestinari babesa eta elkartasuna adierazteko.
Euskal gizarteak "genozidioaren amaierako partida" ospatu du
"Herri Libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa Stop" martxa solidarioak Bilboko kaleak bete ditu Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian. Igor Meñika Gernika-Palestina herri ekimenaren bozeramaileak adierazi du honakoa "genozidioaren amaierako partida" dela.
Euskal Selekzioa vs Palestina
San Mamesetik zuzenean.
Genozidoaren amaiera eta ofizialtasuna eskatu dituzte milaka lagunek Euskal Selekzioa-Palestina partidaren aurretik
Milaka lagun bildu ditu Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere bai! elkarteek deitutako manifestazioak Bilbon, baita handik ordubetera Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutakoak ere.
Israelgo erasoetan hildako kirolari palestinarrak omendu dituzte Arriagan
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak Bilboko erdigunean antolatu du omenaldia, goizeko lehen orduan, eta ehunka lagun bildu dira Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.