Haizeagatiko abisu horia, ostiral goizera arte indarrean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Sailak abisu horia ezarri du EAEn, haizeak 100 kilometro orduko abiadura gaindi baitezake datozen orduotan. Abisua 18:00etan sartuko da indarrean, eta ostiral goizera arte egongo da indarrean.
Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, hego-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan. Araban eta Gipuzkoan, hego-osagaiko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki ekialdean. Bizkaian, orduko 60 eta 80 kilometro arteko abiadura hartuko duten haize-boladak espero dira.
Hego-haize horren poderioz, tenperaturek gora egingo dute ostiralean. Horrenbestez, tenperatura hauek espero dituzte euskal hiriburuetan: Gasteizen, minimoa 2 ºC eta maximoa 9 ºC; Donostian, minimoa 8 ºC eta maximoa 14 ºC, eta Bilbon, minimoa 7 ºC eta maximoa 15 ºC.
Abisu horia olatuengatik
Bestalde, larunbat goizaldean, 04:00ak eta 06:00ak bitartean, itsasaldeko arriskuagatik jarriko dute indarrean abisu horia. Hiru metrorainoko olatuak egotea aurreikusi dute.
Nafarroan ere, haizea
Aemetek egindako iragarpenaren arabera, Nafarroan ere ezarri dute abisu horia, 95 kilometro orduko abiadura harrapa dezaketen haize-boladak izatea espero baitute. Horrez gain, zero azpitik lau graduko tenperatura egitea espero dute Ebroko Erriberan eta isurialde atlantikoan.
Albiste gehiago gizartea
Ibiko suteak ez du sugarrik, eta Navaluengakoak jada 1.500 hektarea erre ditu
Ibin (Alacant), Font Roja parke naturaletik gertu, piztutako baso-sutea perimetratzea lortu dute, eta jada ez du sugarrik. Hala ere, suak martxan jarraitzen du Navaluengan (Avila), 26 kilometroko perimetroarekin, eta 1.500 hektarean da jada.
Ostiralean Anoetan txirrindulari baten heriotzan inplikatutako autoko gidaria epailearen esku utzi dute
Istripua ostiral arratsaldeko zortzietan gertatu zen, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek Zizurkilgo 53 urteko kirolariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Zaleak prest Peyresourden, Frantziako Tourraren 14. etapa ikusteko
Familia eta kuadrila asko hiru egun lehenago bertaratu dira lekurik onena hartzera, eta giroaz gozatzera. Hala, dozenaka karabana eta furgonetek kanpaleku erraldoia sortu dute egunotan.
Arrazismoaren aurkako kontzentrazioa Iruñean, Torre Pachecoko gertakariak gaitzesteko
Nafarroako arrazismoaren aurkako kolektiboek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Iruñeko Udaletxe plazan, gorrotoak eta indarkeria arrazistak gora egin dutela salatzeko.
18 urteko pertsona bat zauritu da Arroitzen, auto istripu batean
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko politrauma batekin.
Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Donostian
Gipuzkoako hiriburuko 13. administrazioan baliozkotu dute saria, Madril etorbideko 24. zenbakian, Amara auzoan.
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizon baten bila ari dira
Desagertua ostiral arratsaldean ikusi zuten azkenekoz; bilaketa Arabako Errioxako landa-eremuan egiten ari dira.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian UEMAk deituta
UEMAko presidenteak larritzat jo du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia, eta “adostasun sendoak” behar direla nabarmendu du Martin Aranburu lehendakariak. Euskarak lege-babesa behar duela azpimarratu du eta elkarrekin aritzeko deia egin die alderdi politikoei, euskal eragileei eta herritarrei.
Txirrindulari bat hil da Anoetan, auto batek harrapatuta
Istripua 20:00ak aldera gertatu da, GI-3630 errepidean.
Arrazakeriaren eta "morofobiaren" aurkako elkarretaratzeak Euskal Herrian
Arrazakeria ez dela gertakari isolatua salatzen dute, egiturazkoa baizik. Torre Pachecon gertatutakoen harira, azpimarratzen dute talde arrazistak beldurra sortzeko antolatzen ari direla, eta, beraz, batzeko deia egiten dute, elkarri eusteko.