Egoera oso larrian jarraitzen du Zorrotzako sutean zaurituetako batek

Larunbatean Zorrotzan (Bilbo) izandako sutean zaurituetako bat, hildako gaztearen eta hildako haurren aitona, oso larri dago, bere osasun egoerak okerrera egin baitu.
Bilboko auzo bateko eraikin zahar batek su hartu zuen eta lau lagun zendu ziren, bikote gazte bat eta bere bi seme-alabak.
Osakidetzak asteazken honetan zabaldutako prentsa-oharraren arabera, Gurutzetako ospitalean dagoen zaurituetako batek okerrera egin du. Gorputzaren % 30a du erreta, eta kolpe gogorrak gorputz osoan, altuera batetik erori zelako.
Atzo, aireztatze mekanikoa jarri zioten, arnasa hartzeko arazoak zituelako, eta ezegonkortasun hemodinamikoa zuelako. Hori dela eta, oso larria da bere egoera.
Gizonezko horren emazteak gorputzaren % 60 du erreta eta egonkor baina larri dago, Gurutzetako erredura larrien gunean.
Ospitalean dauden gainerako hiru zaurituak onera egiten ari dira. Gurutzetan 10 urteko haur bat dago, eta datozen egunetan senda-agiria jasoko duela uste dute.
Bestalde, 21 urteko gizonezko bat Basurtun dago, txorkatileko, aldakako eta bizkarrezurreko zauriekin, baina suspertzen ari da.
San Eloyko ospitalean dagoen 23 urteko emakumea ere hobetzen ari da, nahiz eta ornoak eta hankak apurtuta izan sutetik ihesi leihotik salto egin ostean, eta honek ere senda-agiria jasoko du datozen egunetan.
Albiste gehiago gizartea
Dozenaka lagun batu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan, EHEk deitutako elkarretaratzeetan
Euskara lehenesteko eta bigarren mailako hizkuntza gisa tratatzeari uzteko eskatu diete erkaunde sozial, kultural, ekonomiko eta politikoei, hizkuntza politikan euskararen aldeko jauzia egiteko.
Istiluak izan dira bart Azpeitian gazte batzuen eta polizia agenteen artean, eta bi ertzain zauritu dira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak gertakaria gaitzetsi du, eta elkartasun osoa adierazi die agenteei. Bien bitartean, Azpeitiko Gaztetxeak "poliziaren gehiegikeria" salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur, 18:30ean, Azpeitiko plazan.
LEAk sutearen osteko babesa eskertu du eta bideo hunkigarri batekin berretsi du enpresaren jarraipena
Enpresak iragarri du irailaren amaieran hasiko dela berriro ekoizten, Gamarrako industrialdean dagoen 13.000 m²-ko behin-behineko nabe batean.
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizonaren bilaketari ekin diote berriro
Arabako Errioxako landa-eremuan bilatzen ari dira gizona. Desagertuak praka beixak eta niki urdin argi bat zeramatzan jantzita azken aldiz ikusi zutenean.
Kobetamendiko karabana eta autokarabanen gunea martxan izango da igandetik aurrera, Bilbao BBK Live jaialdia amaitu ostean
Udalak instalazioak berritu berri ditu, azken urteetan izandako erabiltzaileen gorakada nabarmenari erantzuteko. Hemendik aurrera Bilbao Caravan Park izena izango du. Azpiegitura nagusi berri bat sortu da eta instalazio zaharra eraldatu da.
Espetxera bidali du epaileak Anoetan txirrindulari bat harrapatu eta hiltzea leporatuta atxilotutako gidaria
Istripua ostiral arratsaldeko zortzietan gertatu zen, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek Zizurkilgo 53 urteko kirolariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Bilboko Konpartsek jai giroan abiatu dute Aste Nagusirako atzerako kontaketa
Urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, konpartsa guztietako kideei eta bilbotarrei zabalik, konpartsakidetzera animatu daitezen, Aste Nagusia eta gainerako jaiak bizitzeko oso modu berezia baita. Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko hilabete eskas geratzen dela gogorarazi dute Bilboko Konpartsek, adiskide arteko giroan, Konpartsakide Egun honetan.
Ibiko suteak ez du sugarrik, eta Navaluengakoak jada 1.500 hektarea erre ditu
Ibin (Alacant), Font Roja parke naturaletik gertu, piztutako baso-sutea perimetratzea lortu dute, eta jada ez du sugarrik. Hala ere, suak martxan jarraitzen du Navaluengan (Avila), 26 kilometroko perimetroarekin, eta 1.500 hektarean da jada.
Zaleak prest Peyresourden, Frantziako Tourraren 14. etapa ikusteko
Familia eta kuadrila asko hiru egun lehenago bertaratu dira lekurik onena hartzera, eta giroaz gozatzera. Hala, dozenaka karabana eta furgonetek kanpaleku erraldoia sortu dute egunotan.
Euskal Herria, arrazakeriaren aurrean, erantzun antolatua
Nafarroako eta Bizkaiko arrazismoaren aurkako kolektiboek elkarretaratzeak egin dituzte larunbat honetan, gorrotoak eta indarkeria arrazistak gora egin dutela salatzeko.