14 urteko espetxe zigorra, 11 urteko haur autista bat bortxatzeagatik Gasteizen
Arabako Lurralde Auzitegiak 14 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, haur autista bat bortxatzeagatik Gasteizen.
Apirilean egin zen epaiketa. Fiskaltzak 16 urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetuarentzat; akusazio partikularrak, 18koa, eta defentsak, absoluzioa.
Asteon kaleratu den epaian jasotzen denez, frogatuta geratu da 60 urteko gizonak 11 urteko mutila bortxatu zuela orain bi urte. Gainera, mehatxatu egin zuen bortxatzaileak haurra, gertatutakoa kontatuz gero "burua hautsi" egingo ziola esanez.
Espetxe zigorraz gain, kartzelatik ateratzen denerako, 10 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri dio epaileak akusatuari, eta 20 urtean ezingo da biktimarengana hurbildu. Gainera, 50.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio biktimari.
Umearen familia "pozik" agertu da epaiarekin. Gertatutakoa frogatzea "konplexua" zela aitortu dute biktimaren etxekoek, ez zutelako "ez lekukorik ez froga fisikorik", eta bortxaketa izan eta hilabete batzuetara jarri zutelako salaketa.
Epaileak "sinesgarritasun osoa" eman dio adingabearen deklarazioari, eta haren psikologoak, psikiatrak eta hezitzaileak esandakoek ere pisu handia izan dute ebazpenean. Bortxatu ondoren, haurraren egoerak nabarmen egin zuela okerrera azaldu zuten denek.
Akusatuak ukatu egin zuen guztia epailearen aurrean. Umeari txakurrak gustatzen zitzaizkiola, eta berak txakurrak zituenez, umea maiz hurbiltzen zitzaiola deklaratu zuen.
Akusazioaren arabera, baina, umeak zuen gutxitasun psikikoa aprobetxatu zuen gizonak, txakurrak erakusteko aitzakian, umea etxera gonbidatu eta bertan bortxatzeko.
Auzipetuak Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera du oraindik.
Albiste gehiago gizartea
Euskal jatorriko gazte iparramerikarren talde bat Euskal Herrian dabil egunotan bisitan
16 eta 25 urte bitarteko 50 gazteak Euskadin egonaldia egiten ari dira egunotan, Ateak Ireki 2025 programaren baitan. Helburua euskara ezagutzea eta haien sustrai kulturalak hobeto ezagutzea da. Euskadin dauden bitartean, Goierriko familiekin ari dira bizitzen.
Mutrikuko txiringitoaren jabea zuhurtziagabekeriagatik ikertuko dute, bezero batek garbigarria edan zuen eta
Ertzaintzaren arabera, "botila barra gainean egoteak zerbitzariak huts egitea eragin zuen". Biktima ekainaren 30era arte egon zen Donostia Ospitalean.
Omenaldia egin diote German Rodriguezi, 1978ko Sanferminetan poliziak tiroz hildako gazteari
'Sanferminak 78, gogoan' elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak, urtero bezala, Orreaga etorbideko hilarrian oroimen eta aldarrikapen ekitaldi bat antolatu dute. Omenaldiak Germanen memoria bizirik mantentzea du helburu.
Kamikazeak detektatzeko eta haiei buruz ohartarazteko sistema berritzailea ezarriko du Gipuzkoak
Sistema N-1 errepidean ezarriko da, Idiazabal eta Lasarte-Oria artean. Hobekuntzarako sistema ezartzeko, 1,35 milioi euroko inbertsioa egingo da, guztira, eta 34 hilabeteko egikaritze-epea izango du.
Uztailaren 9ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 9ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
Uztailaren 10eko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 10eko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
Uztailaren 11ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 11ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
Uztailaren 12ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 12ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
Uztailaren 13ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 13ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.