ETAren amaiera eta zelula amak izango dira hizpide dira EHUko 37. Uda Ikastaroetan
EHUko Uda Ikastaroak maiatzaren 28an hasiko dira eta urriaren 27an amaitu, eta orotara 196 jarduera prestatu dituzte. Aurten, 37. edizioan, “generoari” emango diote garrantzia, EHUren arabera, eta, “gizarteak jasandako azken garaietako tentsioak” ere aztertuko dituzte.
2018an, EAEko hiriburuetara ez ezik, Euskadiko eta Nafarroako 15 herritara helduko dira ikastaroak, Gipuzkoakoetara gehienbat.
37. edizio honetarako antolatutako hitzaldien artean, gai hauek jorratuko dira: ETAren amaiera, gizakien enbrioizko zelula amen hogeigarren urteurrena, krimen antolatua eta haurdunaldi subrogatua.
Agustin Hernan Foro Sozialeko bozeramaileak ETAren amaierari buruz hitz egingo du gatazka egoeretan adituak diren pertsonekin batera.
Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak bitan parte hartuko du Uda Ikastaroetan. Lehen hitzaldia “Badu kosturik Euskadirentzat Espainiarekiko duen dependentziak?” ikastaroan emango du, eta bigarrena, “Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan” izenekoan.
Sortuko buruzagi ohia, Hasier Arraiz, ere ikastaroetan hizlari izango da, baina politika alorretik aldendurik. “Kirmen Uribe, bizitza, fikzioa” kultur mintegian arituko da, Donostian, eta idazleak berak abiatuko du, uztailaren 2an.
“Emakumeak, biktima idealak. Intimitatea, komunikabideak eta langile juridikoak”, “Alokairuko sabelak eta emakumeen gorpuak saltzeko mugak” eta “Amatasun subrogatua eta umetokiko transplanteak” ere jorratuko dituzte edizio honetan.
Uztailaren 18tik 20ra gizakien enbrioizko zelula amen mintegia egingo da, eta Anna Veiga biologoak egoeraren “iragana, oraina eta etorkizuna” erakutsiko ditu. Izan ere, ugalketa lagunduan aditua da eta Estatuan izan zen lehen probeta-umearen “ama” da.
Zuzenbide, ingurumen, hezkuntza eta osasun gaiak jorratuko dira Uda Ikastaroetan. Besteak beste, zaharkitzearen erronkak, barrearen eta umorearen garrantzia Alzheimer gaitza duten pertsonen zaintzaileen lanean, eta adineko pertsonen ahalduntzea.
Albiste gehiago gizartea
Polizia-kargak izan dira gauean Torre Pachecon, baina atxiloturik ez; arratsalderako ultraeskuindarrek protesta deitu dute sare sozialen bidez
Guardia Zibilak kargak egin ditu gauean, baina ez da atxiloketarik izan. Eskuin muturreko taldeek deialdia egin dute sare sozialen bidez arratsalderako, eta polizia-dispositiboa indartu dute.
Iruñeak agur esan die sanferminei datorren urtera arte
"Gora 2026ko sanferminak!" oihukatuz agurtu dituzte aurtengo jaiak ekitaldi jendetsu batean, udaletxeko balkoitik bertatik, uztailaren 6an txupinazoa bota zuten lekutik bertatik. "Pobre de mí, Pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermin" eta "1 de enero, 2 de febrero, 3 de marzo..." ohiko kantak abestu dituzte. Amaieran, plazan eta inguruko balkoietan zeuden milaka pertsonek Sanferminetan eraman duten zapi gorria lepotik kendu dute, eta garbitu eta lisatu ondoren, 2026ko uztailaren 6an berriz jantziko dute.
Ibai Uribek Mandubiara 25 aldiz igotzeko erronka gainditu du, aitaren omenez: "Minak ez du ideologiez ulertzen"
Indarkeriak bere familiari jarri zizkion aldapen metafora gisa planteatu zuen erronka hau Ibai Uribek. Azkenean, hunkituta eta eskertuta agertu da, senide, lagun eta aita bezala ETAren helburu izan ziren beste pertsona batzuengandik jaso duen babesagatik.
Gizon bati Torre Pachecon egindako erasoan inplikatutako hirugarren pertsona bat atxilotu dute Errenterian
Ertzaintzak Errenterian atxilotu egin du, Irunera zihoan tren bat hartzera zihoala, antza denez, muga zeharkatzeko asmoz. Gertakaria aitzakia hartuta, istilu arrazistak izan dira hainbat gauetan, Murtziako herrian. Espainiako ultraeskuinak pertsona migratzaileen ehiza abiatu du Torre Pachecon.
Ordiziak "onartezintzat" jo ditu igandeko istiluak, eta jaiak "errespetuz" bizitzeko deia egin du
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, talde politiko guztien babesarekin, adierazpen instituzionala onartu du. Testuan gogorarazi dutenez, elkarbizitzak "errespetua eta erantzukizuna eskatzen du".
Joseba Asironek "bikaintzat" jo ditu aurtengo sanferminak
"Balorazioa oso ona da, are gehiago, sanferminak bikainak izan direla esango genuke", adierazi du Iruñeko alkateak. Hala ere, Asironek onartu du itzalak ere izan direla aurtengo jaietan, sexu-erasoak esaterako.
Arabako hainbat herrik milurtekoa ospatu dezakete aurten
1.000 urte betetzen dira Arabako 307 herri lehen aldiz agiri batean agertu zirenetik. 'Donemiliagako goldea' du izena eta herri horiek ordaindu behar zituzten zergak zehazten ditu. Erdi Aroko dokumentu horri esker, badakigu Agurain, Zuia, Kuartango edota Trebiñu herriak hor zeudela gutxienez duela mila urte.
Emakundek ohartarazi du emakumeek oraindik ere beren gain hartzen dituztela zainketa gehienak eta lan-prekarietate handiagoa jasaten dutela Euskadin
Emakumeek adingabeak zaintzeko eszedentzien % 87 eta senideak zaintzeko eszedentzien % 72 beren gain hartzen jarraitzen dute, nahiz eta legezko aurrerapenak izan diren berdintasunezko baimenetan.
Bi sexu eraso egin dituzte Iruñean azken orduetan; horietako bat, "intentsitate handikoa"
Erasoak astelehen honetan eman dira ezagutzera Babes Zibileko Batzordean, eta horietako bat "intentsitate handikoa" da.
Sanferminetako "Gaixoa ni", zuzenean
Jarraitu zuzenean, 00:00etatik, Udaletxe Plazatik.