Albiste da
Sanferminak: seigarren entzierroa |
SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalteak eragin ditu Loiolako Santutegian

Antza denez, Gogartetxea zentroa dagoen eraikinean hasi da sua. Ez da inor zauritu.
Sutea Loiolako Santutegian. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

Sute batek kalteak eragin ditu gaur (ostirala) goizean Loiolako Santutegian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

11:00ak aldera hasi da sua Loiolako basilikaren ondoko eraikinean, hain zuzen ere, Gogartetxea zentroa dagoen tokian.

Antza denez, teilatuan soldadura lanak egiten ari ziren eta bertan piztu dira garrak, ustekabean.

Kea urrutitik ikusi bada ere, ez da inor zauritu, baina kalte materialak oraindik ez dira zenbatu.

 

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren zezenen lasterketa mantsotu, irrist egin gabe osatu dute ibilbidea, erritmo onean, eta korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utzi diete. Hirugarren urtez jarraian, ganadutegi honetako zezenek ez dute inor adarkatu. Lehenengo balantzearen arabera, kolpeak hartu dituzten lau pertsona eraman dituzte ospitalera, eta beste bat zezen plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu