Arantza Palaciosen bikotekidea absolbitu dute
Arantza Palacios bikotekidea itotzea egotzita epaitu duten gizona absolbitu du zinpeko epaimahaiak. Gertakariak 2016ko uztailaren 23an, Bilboko San Adrian auzoan, gertatu ziren. Akusatua emakumearen heriotzaren "erruduna ez" dela erabaki du auziko epaimahaiak, epaiketan zehar aurkeztutako frogekin zigortzea posible ez dela iritzita, astearte honetan argitaratutako epaiaren arabera.
Auzipetuaren aurkako epaiketa iragan ostegunean bukatu zen, Bizkaiko Lurralde-auzitegian. Auzia zinpeko epaimahairekin aztertu dute. Aurrez pentsatutako hilketa delitua leporatu zioten, genero eta ahaidetasun larrigarriekin.
Fiskaltzak 20 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen, akusazio partikularrak (hildakoaren alabaren ordezkari) 22 urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 30.000 euroko kalte-ordaina, eta herri-akusazioaren abokatuak (Bilboko Udala) 25 urteko zigorra.
“Erruduna ez” dela ebatzi du epaimahaiak, heriotzaren “egiletza zehazteko ebidentzia” faltagatik.
51 urteko emakumea 2016ko uztailaren 24 goizaldean hil zen, San Adrian auzoko etxebizitza batean. Bere amarekin eta 49 urteko bikotekidearekin bizi zen.
Akusatua eta hildakoa toxikomanoak ziren. Hiru hamarkadatan izan ziren bikote, eta emakumeak depresioaren aurkako botikak hartzen zituen, baita C hepatitisaren eta Parkinsonaren kontrakoak ere.
Akusatua “hilketa delitu-egitatearen errugabe” jo du herri-epaimahaiak aho batez. “Beste pertsona batek arnasbideak itxita biktima itolarriz” hil zela frogatutzat jo du epaimahaiak. Heriotzaren unean emakumea konortea erdi galduta edo sedaturik zegoela ebatzi du epaiak, psikofarmako, metadona eta beste substantzia batzuk hartu zituelako, guztia gaixotasun hepatiko baten testuinguruan.
Hala ere, “biktimak konortea erdi galduta zuela ustezko egileak egoeraz aprobetxatu edo baliatu zela egiaztatzeko froga nahiko ez dira aurkitu”, baloratu dute epaimahaiko kideek. “Epaitegian aurkeztutako frogekin akusatuari egiletza egiaztatzerik” ez dagoela defendatu dute.
Zentzu horretan, auzitegiko medikuek eta Ertzaintzako ikertzaileek egindako azterketetan “ez dira akusatuaren DNA zantzuak biktimaren aurpegian eta tokian topatu”, erantsi dute epaian. “Biktimaren odol zantzuak bakarrik aurkitu dituzte”, azpimarratu dute.
Era berean, hildakoaren masailalbo-hezurrean, “zonalde horretan presio egin dutela egiaztatzeko markak aurkitu dituzte, baina DNAren zantzurik gabe, ezta hatz-markarik ere gertakarien egiletza frogatzeko”, azaldu dutenez.
Bestalde, “agertokiaren manipulazio etengabearen ondorioz”; izan ere, hasiera batean heriotza naturala izan zela uste zuten; “ikerketarentzako garrantzitsuak ziren ebidentzia osagaiak ezabatu, manipulatu eta suntsitu” ziren, eta “egiletza zehazteko beste ebidentziarik” ez dute aurkitu.
Albiste gehiago gizartea
Ibai Uribek Mandubiara 25 aldiz igotzeko erronka gainditu du, aitaren omenez: "Minak ez du ideologiez ulertzen"
Indarkeriak bere familiari jarri zizkion aldapen metafora gisa planteatu zuen erronka hau Ibai Uribek. Azkenean, hunkituta eta eskertuta agertu da, senide, lagun eta aita bezala ETAren helburu izan ziren beste pertsona batzuengandik jaso duen babesagatik.
Gizon bati Torre Pachecon egindako erasoan inplikatutako hirugarren pertsona bat atxilotu dute Errenterian
Ertzaintzak Errenterian atxilotu egin du, Irunera zihoan tren bat hartzera zihoala, antza denez, muga zeharkatzeko asmoz. Gertakaria aitzakia hartuta, istilu arrazistak izan dira hainbat gauetan, Murtziako herrian. Espainiako ultraeskuinak pertsona migratzaileen ehiza abiatu du Torre Pachecon.
Ordiziak "onartezintzat" jo ditu igandeko istiluak, eta jaiak "errespetuz" bizitzeko deia egin du
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, talde politiko guztien babesarekin, adierazpen instituzionala onartu du. Testuan gogorarazi dutenez, elkarbizitzak "errespetua eta erantzukizuna eskatzen du".
Joseba Asironek "bikaintzat" jo ditu gaur amaituko diren sanferminak
"Balorazioa oso ona da, are gehiago, sanferminak bikainak izan direla esango genuke", adierazi du Iruñeko alkateak. Hala ere, Asironek onartu du itzalak ere izan direla aurtengo jaietan, sexu-erasoak esaterako.
Arabako hainbat herrik milurtekoa ospatu dezakete aurten
1.000 urte betetzen dira Arabako 307 herri lehen aldiz agiri batean agertu zirenetik. 'Donemiliagako goldea' du izena eta herri horiek ordaindu behar zituzten zergak zehazten ditu. Erdi Aroko dokumentu horri esker, badakigu Agurain, Zuia, Kuartango edota Trebiñu herriak hor zeudela gutxienez duela mila urte.
Emakundek ohartarazi du emakumeek oraindik ere beren gain hartzen dituztela zainketa gehienak eta lan-prekarietate handiagoa jasaten dutela Euskadin
Emakumeek adingabeak zaintzeko eszedentzien % 87 eta senideak zaintzeko eszedentzien % 72 beren gain hartzen jarraitzen dute, nahiz eta legezko aurrerapenak izan diren berdintasunezko baimenetan.
Bi sexu eraso egin dituzte Iruñean azken orduetan; horietako bat, "intentsitate handikoa"
Erasoak astelehen honetan eman dira ezagutzera Babes Zibileko Batzordean, eta horietako bat "intentsitate handikoa" da.
Sanferminetako "Gaixoa ni", zuzenean
Jarraitu zuzenean, 00:00etatik, Udaletxe Plazatik.
Lamine Yamalen urtebetetze festan Desgaituen aldeko Legea urratu ote zen ikertzea eskatu du Espainiako Gobernuak
Eskubide Sozialen Ministerioak kirolariaren 18. urtebetetze jaian nanismoa duten pertsonak iraindu ote ziren argitzeko eskatu du; izan ere, legeak ez du zigorrik ezartzen, baina ekintza horiek duela orain dela hiru urte debekatu zituen.
Igandeko istiluak "onartezinak" direla esan du Ordiziako alkateak, eta Bozeramaileen Batzordea deitu du
Adur Ezenarrok azpimarratu duenez, liskarretan "ordiziar batzuei ere eraso egin zieten". "Horrelako jazoerek ez dute lekurik Ordizian", gaineratu du.