Abisu horia ezarri dute Araban eta ia Nafarroa osoan, ekaitzengatik
Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) abisu horia ezarri du Nafarroako hainbat gunetan ekaitz arriskua dela eta. Zehazki, Foru Erkidegoko erdialdean, Ebroko Erriberan eta Pirinioetan egongo da indarrean abisua. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ere abisu horia ezarri du prezipitazio handiagatik Araban.
Arabako zenbait lekutan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daiteke, bereziki hegoaldean. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak izatea.
Zaparrada trumoitsu eta mardulak eta haize-bolada gogorrak espero direnean ezarri ohi da abisu maila hori Foru Erkidegoan. Txingorra ere egin dezake (bi zentimetro baino gutxiagokoa).
Aemeten arabera, goizean hasiko da euria eta arratsaldean ia denean egingo du, Atlantikoko Isurialdean eta lurraldearen ipar-ekialdean salbu.
Tenperatura minimoak berdin mantenduko dira edo apur bat jaitsiko dira Erriberan. Maximoei dagokienez, ipar-ekialdean nabarmen igoko dira, eta ekialdean gutxiago. Hori horrela, 10-21 ºC artean egongo dira termometroak Lizarran; Iruñean, 12-22 ºC artean; Erronkarin, 10-20 ºC artean, eta Tuteran, 13-22 ºC artean.
Iragarpena
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, astearte goiza lasaia izango da; norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta hainbat tokitan ateri eutsiko dio. Euria, egitekotan, urria izango da eta ostarteak zabal daitezke zenbait txokotan. Eguerdi aldera, ordea, haizea iparraldetik finkatu eta indartu egingo da. Era horretan, arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta euria sarriago egingo du. Barnealdean zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake, zenbait tokitan mardulak. Kostaldean, berriz, noizbehinka soilik bustiko du. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta 18-20 ºC ingurukoak izango dira.
Asteazkenean giro ezegonkorra eta bustia izango dugu. Zeruan hodei dezente agertuko dira eta euria utziko dute; baliteke tarteka ekaitzak ere jotzea, bereziki hegoaldean eta ekialdean. Haizeak berriz ere iparraldetik joko du, eta tenperatura ez da gehiegi aldatuko, gehienez termometroak 18-20 ºC ingurura iritsiko dira.
Ostegunean hobera egingo du apur bat, eta ekaitzak sakabanatuagoak izango dira; gehienbat mendi inguruetan eta arratsaldean espero dira zaparrada trumoitsuak. Hodeitza aldakorra izango da, eta aurreko egunetan baino urriagoa. Era horretan, tarteka eguzkia ikusteko aukera izango da, bai hegoaldean eta baita kostaldean ere. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, eta tenperatura ez da gehiegi aldatuko.
Albiste gehiago gizartea
TVEko kazetari bat jazarri dute Torre Pachecon, Pedro Sanchezen aurkako irainen artean
TVEko kazetari bati Poliziak lagundu behar izan dio Torre Pachecon, hainbat pertsonen jazarpenagatik. Bildutakoek "Pedro Sanchez, puta semea!" oihukatzen ari ziren.
Gas-ihesa gertatu da Bilbo erdigunean, eta trafikoa moztu dute
Rodriguez Arias kaleko obretan lanean ari zen langile batek, nahi gabe, hodi bat zulatu du. Hala ere, udaleko iturriek baieztatu dutenez, ihesa kontrolpean hartu dute. Nolanahi ere, suhiltzaileek eta udaltzainek ingurua hesitu dute.
Sexu-zerbitzuen iragarki faltsuen bidez gizonak estortsionatzen zituen talde kriminal bat desegin dute
Guardia Zibilak lau emakume identifikatu ditu ustez estortsioagatik, talde kriminaleko kide izateagatik eta dirua zuritzeagatik. Biktimak sei probintziatan daude; dirudienez, mehatxatu egiten zituzten sexu-zerbitzuen ustezko iragarkien bitartez harremanetan jarri ondoren.
Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi dituzte, uretan gorotzak agertu direlako
Zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean dago. Uda hasi denetik dozenaka igerileku itxi dituzte Estatuan, arrazoi beragatik.
Istilurik gabeko gaua Torre Pachecon, baina tentsioak jarraitzen du ultraeskuindarren deialdi berriengatik
Ultraeskuindarrek kontzentrazioa deitu zuten atzo, baina ez zen istilurik izan, poliziaren presentziagatik. Deialdi berrien aurrean segurtasuna indartu dute. Hainbat hedabidetako kazetariek ehun bat ultraren jazarpena sufritu dute.
Donostiako Udala salatu dute Xabi Alonsoren txaletaren eraikuntzan prebarikazioa egin dutelakoan
Haritzalde eta Ekologistak Martxan elkarteek salaketa jarri dute Gipuzkoako Fiskaltzaren aurrean Donostiako Udalaren aurka, futbolari ohiaren txaletaren obretan Igeldon sarbide mugatu bat erabiltzea baimentzeagatik.

Albiste izango dira: Karmen Eguna, Torre Pacheco eta Sitgesko zinema jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Guardia Zibilak talde ultren manifestazioa geldiarazi du Torre Pachecon
Dozenaka pertsona zeuden bilduta “Herriak bakarrik salbatzen du herria” lelopean.
Donostiako Piratek Aste Nagusi herrikoi eta anitza prestatu dute, musika, joko eta abordatze tradizionalarekin
Donostiako Piratek omenaldia egingo diote Donostiako Pentsiodunen Mugimenduari, haiek izango dira abuztuaren 9tik 17ra jaietako astea ofizialki irekiko duen txupinazoa botako dutenak.
2025eko Sanferminetan 1,6 milioi pertsona bildu dira jai giroan eta istilu gutxiagorekin
Iruñeko Udalak oso positibotzat jotzen du errespetuzko giroak, delituen murrizketak eta jarduera askotan parte hartzearen igoerak markatutako jaien garapena.