Gau Zuria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok 718 urte bete ditu, hiriko eraikin esanguratsuenak argiztatuz

18:00 - 20:00
Bilbok 718 urte bete ditu, hiriko eraikin esanguratsuenak argiztatuz
Bilbo hiriak 718 urte betetzen ditu, eta urtero legez Gau Zuriarekin ospatu du urtebetetzea. Hiriko eraikin esanguratsuenak argiztatu dituzte, ikuskizun ederra eskainiz.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 13/07/2025.- Varios mozos son embestidos por toros de la ganadería gaditana de La Palmosilla s durante el séptimo encierro de los Sanfermines 2025 este domingo en Pamplona. EFE/Jesús Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro jendetsu eta azkarra, La Palmosillarena, une arriskutsuekin

La Palmosillako zezenek entzierro azkar eta arriskutsua egin dute uztailaren 13 honetan, sanferminetako azkenaurreko entzierroan. Oraingoz, sei dira zaurituak, horietako hiru adarkatuak izan dira hankan, bizkarrean eta genitaletan, eta beste batek zauri sarkorra izan du lepoan. Igandea izaki, lasterketa jendetsua izan da, eta, ondorioz, oso leku gutxi egon da korrikaldietarako, eta zezenek lasterkari asko harrapatu dituzte leku gorabeheratsuenetan, Santo Domingon, Mercaderes eta Estafeta arteko bihurgunean eta zezen-plazaren sarreran. Hala ere, bi minutu eta erditik beherako denborarekin egin dute ibilbidea. Zaurituetako sei Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Horietatik hiru adarkadaz zaurituta daude. Bik Santo Domingoko tartean jaso dute adarkada, batek ezkerreko hankan, beste batek perinean, eta hirugarrenak Mercaderesen, gerrialdeko adarkada bat. Beste batek azaleko zauri bat jaso du lepoan. Puçolgo (Valentzia) 27 urteko bizilagun bat da hankan adarkatuta zauritu dena. Bere pronostikoa erreserbatua da, Mercaderesen ezkerreko saihetsean adarkada bat jaso duen San Sebastian de los Reyeseko (Madril) 22 urteko gazte batena bezala. Atarrabiako (Nafarroa) 31 urteko herritarra da eskrotoan adarkada jaso duena, eta adarkadaz zauritutako laugarren pertsona Olaberriako (Gipuzkoa) 25 urteko gizon bat da. Bi zaurituk kolpeak jasan dituzte Telefonicako tartean, batek toraxean eta besteak besoan.

Gehiago kargatu