Homofobia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraso homofobo bat salatu dute Zigoitiko 'cruising' gune batean

Abuztuaren 4tik 5era doan gauean, hainbat pertsonak kalteak egin zituzten aparkatuta zeuden autoetan eta harrika egin zieten han zeuden bikoteei.

Lumagorri heterosexismoaren kontrako elkarteak salatu duenez, eraso homofoboa izan zen Zigoitian (Araba), 'cruising' eremu batean, gayek eta transexualek harreman sexualak izateko erabiltzen ohi dituzten gune batean.

Elkarteak ohar batean salatu duenez, abuztuaren 4tik 5era doan gauean jazo zen erasoa. Hainbat pertsona autoz joan ziren, eta "aparkatuta zeuden autoetan kalteak egin ostean, oihuak, irainak eta harriak bota zizkieten han zirenei".

Eraso horren lekuko edo biktima izan zirenei telefono-zenbaki honetara deitzeko eskatu die Lumagorrik:  633 30 96 53.

Elkarteak egunak daramatza Gasteizko kaleetan informazioa biltzen.

Orientazio edo identitate sexualaren aurkako erasoen biktimak babesten jarraituko duela nabarmendu du Lumagorrik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haizeak eragindako kalteen ondorioz, Trapagarango igerileku estaliak aldi baterako itxi behar izan dituzte

Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerileku estalien itxieraren zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzuaren enpresa esleipendunak iragarri duenez, instalazioetako abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxierak irauten duen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa berriro ireki arte.

Gehiago ikusi