Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lesiorik gabeko tratu txarrek ere urruntze-agindua ekarri behar dutela dio Gorenak

Auzitegi Gorenak jurisprudentzia ezarri du eta "lesiorik eragin gabe kolpeak edo tratu txarrak emateagatik" biktimarengana gerturatzeko debekua ezarri beharra dagoela ebatzi du.
Auzitegi Gorena. Argazkia: EiTB
Auzitegi Gorena. Argazkia: EiTB

Auzitegi Gorenak ebazpen batean ezarri duenez, bikotekide ohiari edo bikotekideari egindako tratu txarrengatik, nahiz eta lesiorik ez egon, biktimarekiko urruntze agindua ekarri behar du nahitaez, delituak dakarren kartzela-zigorraz gain.

Auzitegi Goreneko Bigarren aretoak, "genero indarkeriaren biktimak babesteko", 500 metroko urruntze agindua ezarri dio emazteari belarrondoko bat eta beste kolpe batzuk eman zizkion gizonari. Berritasuna da biktima ez zutela artatu beharrik izan, ez zuela lesiorik.

Pablo Llarena epailea buru duen ebazpenak jurisprudentzia ezarri du gai honetan. Hala, bikotekideari edo bikotekide ohiari "lesiorik utzi ez duen tratu txarrak edo kolpeak" emateak "biktimarengana gerturatzeko debekua" ekarri behar du nahitaez.

Era berean, kasu hori Zigor Kodearen 57. artikuluan agertu beharko litzatekeela uste du Auzitegiak.

 

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haizeak eragindako kalteen ondorioz, Trapagarango igerileku estaliak aldi baterako itxi behar izan dituzte

Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerileku estalien itxieraren zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzuaren enpresa esleipendunak iragarri duenez, instalazioetako abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxierak irauten duen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa berriro ireki arte.

Gehiago ikusi