IRAGARPEN METEOROLOGIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja arratsalderako Ipar Euskal Herrian, ekaitzagatik

16:00etan sartuko da indarrean alerta. Nafarroa, berriz, abisu horian dago beroa egingo duelako.
Ekainean ere euri gogorrak izan ziren Iparraldean. EiTBren artxiboko irudia.
Ekainean ere euri gogorrak izan ziren Iparraldean. EiTBren artxiboko irudia.

Meteo Francek jakitera eman duenez, 16:00etan alerta laranja indarrean jarriko da indarrean Ipar Euskal Herri osoan, ekaitzak, haize zakarra eta txingorra izango direlako.

Nafarroa, berriz, abisu horian dago beroa egingo duelako. Izan ere, Ebro bailaran 36 gradu inguruko tenperatura izango da.

EAEri dagokionez, 30 gradutik gora espero dira barnealdean eta tenperatura freskoagoak kostaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi