Nafarroan kamioi bat pistolaz lapurtu zuen talde kriminala desegin dute
Guardia Zibilak, ‘Malua’ operazioaren baitan, Nafarroako kamioilari bat pistolaz mehatxatu eta kamioia lapurtu zion taldea desegin du, talde kriminala izatea leporatuta.
Ikerketa hainbat probintziatan eraman dute aurrera eta hiru etxetan egin dituzte miaketak, bi Almerian eta beste bat Tarragonan. Orotara, hiru pertsona atxilotu dituzte, 21, 42 eta 55 urtekoak. Horrez gain, beste bi pertsona ikertu ditu poliziak intimidazio eta indarkeria lapurreta delitua, talde kriminal batetako kide izatea eta armak izatea leporatuta.
Atxilotuek hainbat aurrekari penal dituzte, denak indarkeria delituekin lotutakoak. Guardia Zibilak adierazi duenaren arabera, droga lapurretak dira taldearen espezialitatea.
Abenduaren 1eko goizaldean, Guardia Zibilak AP-15 autobidean, Marcilla inguruan, pistolaz lapurtu zuten kamioiaren berri izan zuen. Lau pertsonak hartu zuten parte lapurretan, errepideetako langileen txalekoak jantzita. Kamioilariari gelditzeko agindu zioten, errepidea itxita zegoela esanez. Une horretan, lurrera bota zuten gizona, kolpeka, lesio larriak eraginaz.
Indarkeria erabilita eta pistolaz mehatxatuta, autoan sartu zuten biktima. Gero, arropa kendu eta bide ertzean utzi zuten. Kamioia eta autoa eraman zuten lapurrek, baita kamioilariak Ingalaterrara bidaia egiteko zituen 2.000 euro ere.
Lokutorio batetako langilea, inplikatuta
Ikerketaren baitan, izen eta datu faltsuekin erregistratutako telefonoak aurkitu ditu poliziak. Gerora jakin denez, talde kriminaleko kideek Almeriako lokutorio batetako langile baten laguntza jaso zuten.
Talde kriminalak polizia nahasteko hainbat segurtasun neurri erabiltzen zituen: zaintza lanak, aurretik zihoazen autoak, erregistratu gabeko telefonoak eta GPS inhibitzaileak.
Nazioarteko Atxilotze Aginduak
Tafallako 1. Instrukzio Epaitegiak Nazioarteko Atxilotze Agindu bi igorri ditu, espainiar eta errumaniar jatorria duten taldeko bi kide aurkitzeko.
Ikerketa eta operazio poliziala Nafarroako Guardia Zibilaren Polizia Judizial unitatea eta Tarragona, Almeria, Sevilla eta Valentziako Polizia Judizial unitateen arteko elkarlana izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Agustindarren eraikin zaharretik kanporatutako pertsona migratzaile asko kale gorrian utzi dituztela salatu dute Donostian
Goizean Martuteneko Agustindarren eraikin zaharretik 100 pertsona migratzaile baino gehiago kaleratu ostean, haiei laguntzen aritu den harrera sareak manifestazioa egin du arratsaldean Donostian, Egiako epaitegietatik abiatuta. Salatu dute asko eta asko kale gorrian utzi dituztela, bazterkeria egoeran, eta dagoeneko 400 pertsona inguru daudela kalean Donostian.
Pradalesek dibulgazio zientifikoaren garrantzia azpimarratu du, "askatasuna eta kohesio soziala" eraikitzeko tresna gisa
Lehendakaria Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izan da, Donostia International Physics Centerren 25. urteurrenean.
Enplegu publikoa eskuratzeko euskara eskakizuna, Konstituzionalerako bidean
Eusko Jaurlaritzak kezkaz hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak legearen konstituzionaltasunaz galdetzeko aukera mahaiaren gainean jartzea, euskara administrazio publikoan normalizatzeko markoa bera zalantzan jartzen duen erabakia dela iritzita. Fiskaltza, ordea, ados dago Auzitegi Konstituzionalari kontsulta egitearekin.
Israelek 2026ko Eurovision jaialdian parte hartuko du eta, ondorioz, Espainia, Irlanda eta Herbehereak ez dira egongo
Irratidifusioaren Europar Batasunaren batzar orokorrak errefusatu egin du Israelek jaialdian parte hartzeari buruz bozkatzea, eta RTVEk erretiratzea erabaki du.
Nafarroako erregeen estatuak Iruñeko Sarasate pasealekutik lekualdatzen hasi dira
Ostiral honetan amaituko da lehenengo hiru eskulturen lekualdatzea. Takonera parkean birkokatu baino lehen, udal biltegi batera eramango dira oinarriak berreraikitzeko.
Hernanik tasa bat kobratuko die txotx denboraldira joango diren autobus antolatuei
Autobusek Ibaiondoko industrialdean aparkatu beharko dute nahitaez, eta 100 eurorainoko tasa ordaindu.
Arabako Foru Aldundiak uste du gurasoek abandonatutako 30 adingabe atzerritar daudela bere tutoretzapean
Asteazkenean, Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu zuen Bilbon, bi seme-alaba adingabe abandonatzeagatik. Administrazioen arabera, adingabeak legez sartzen dira Estatuan gurasoekin, eta horiek babesgabetasun-egoeran uzten dituzte, azkenean Aldundiek babes ditzaten.
Kataluniak dio Collserolan hildako basurde gehienek negatibo ematen dutela Afrikako txerri-izurritean
Ordeig kontseilariak esan du "ia ziur" dagoela gaitza giza faktoreagatik sartu dela AP-7tik edo beste komunikazio bide batetik. "Datozen egunetan jakingo dugu; ez da basurde kutsatu baten bidez sartu, giza faktorea izan da", gaineratu du.
Gutxienez bost kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zaldibarren, Bilborako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Istripua izan da AP-8ko 80. kilometroan, Zaldibar parean, Bilborako noranzkoan, eta errei bat itxita behar izan dute. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, bost kilometrorainokoak.
Martuteneko eskola zaharra hustu dute
Polizia-operatiboa 09:10ean iritsi da, eta ingurua hesitu dute. Megafonia bidez abisatu dute, agenteak barrura sartu eta lau pertsona identifikatu dituzte. Edozein kasutan, eraikin horretan bizi ziren 111 lagunetatik ia denak beren kabuz atera dira azken ordu eta egunetan.