GENERO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiak indarkeria matxistaren 186 biktimari aholkularitza juridikoa eman zien iaz

Guztira, Bizkaiko Foru Aldundiak 412 kasu berri artatu zituen.
Genero indarkeriaren aurkako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE
Genero indarkeriaren aurkako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak tratu txarren edo sexu erasoen biktima diren 186 emakumeri aholkularitza juridikoa eman zien iaz, Diputazioak berak emandako datuen arabera.

Guztira, Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun Sailaren Arreta Juridikorako Zerbitzuak 412 kasu berri artatu zituen.

Emakume horietatik ia erdiek (% 45,1) emakumeenganako indarkeriarekin lotutako arreta jaso zuten, beste 167 emakumek (% 40,5) tratu txarrekin loturikoa eta gainerako 19ek (% 4,6) sexu indarkeriari buruzkoa.

Tratu txarrei edo sexu indarkeriari lotuta, 16 biktima berri antzeman zituen hilabetean, 2005ean baino 10 gehiago.

Tratu txar kasu gehienetan bikotekidea edo bikotekide ohia zen erasotzailea. 2017an 152 emakumek jaso zuten aholkularitza juridikoa arrazoi horregatik, aurreko urtean baino % 41 gehiago.

Diputazioaren zerbitzu honen bitartez ordenamendu juridikoak eskaintzen dien aukeren berri ematen zaie biktimei: zein diren bere eskubideak, nola eta noren aurrean salatu behar duten, baliabide juridiko eta sozialetara nola heldu eta, hala erabakiz gero, prozesu judizialean nola esku hartu.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haizeak eragindako kalteen ondorioz, Trapagarango igerileku estaliak aldi baterako itxi behar izan dituzte

Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerileku estalien itxieraren zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzuaren enpresa esleipendunak iragarri duenez, instalazioetako abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxierak irauten duen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa berriro ireki arte.

Gehiago ikusi