Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olatzagutiko 45 urteko gizon bat hil da Altsasun, moto istripu batean

Goizaldean gertatu da ezbeharra A-1 errepidean. Motozalea bidetik atera da eta errepide bazterreko babesaren kontra talka egin du.
Goizaldean gertatu da ezbeharra A-1 errepidean. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

Nafarroan, Olatzagutiko 45 urteko gizon bat hil da Altsasun izandako moto istripu batean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Goizaldean gertatu da ezbeharra A-1 errepidean. Antza denez, motozalea errepidetik atera da eta errepide bazterreko babesaren kontra talka egin du.

Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu