Behera egin du tratu txarrengatik zigortu ostean berrezi dituztenen berrortze tasak
Azken hamar urteetan, indarkeria matxistagatik kondenatu eta Eusko Jaurlaritzaren Gakoa programako gizarteratze tailerretan parte hartu dutenen artean berrortze-maila jaitsi egin da, hain zuzen ere, % 14,2tik % 8,3ra.
Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak Kriminologiaren Euskal Institutuak Gakoa programari buruz egindako ebaluazioari buruzko xehetasunak eman ditu gaur Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Alexia Castelo legebiltzarkide sozialistaren galderei erantzunez.
Gakoa programa 2005eko azaroan jarri zen abian, eta emakumeenganako indarkeria delituengatik bi urte baino gutxiagoko zigorra jaso duten aurrekaririk ez duten gizonei zuzenduta dago. Epaitegiak zigorra eteten die urte eta erdi eta bi urte arteko iraupena duen hezkuntza programa indibidualizatua egitearen truke. Programaren helburua gizonek emakumeenganako dituzten jarrerak eta portaerak aldaraztea da.
Sailburuak azaldu duenez, kanpoko ebaluazio horretan bitan banatu dituzte kasuak: 2006tik 2010era eta 2011tik 2016ra. Lehendabiziko tartean 148 kasu ikertu ziren eta horietatik % 14,19k berriro ere genero indarkeria lotutako delituak egin zituzten. Bigarrengoan, ostera, 278 kasu ikertu ziren eta % berrortze tasa % 8,27koa izan zen. Hori dela eta, eboluzioa "positiboa" izan dela azpimarratu du.
_____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Talde kriminal bat desegin du Ertzaintzak, Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitzetan lapurtzeagatik
Atxilotuak, 20, 23 eta 24 urtekoak, ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, giza hilketa saiakera egotzita, gizon bati puntzoi batekin eraso egin ondoren
Manuel Iradier kalean jazo da erasoa, inguruko taberna batean liskarra izan ostean. Zauritua, 33 urtekoa, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
78 urteko gizon bat hil da Kasedan, traktore bat iraulita larri zauritu ostean
Ostiralean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, helikopteroz, larri, eta bertan ingresatu zuten, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.
Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa berriro ireki dute iparraldeko noranzkoan
Zirkulazioa Iruñerako noranzkoan bakarrik ari dira desbideratzen, goizeko seietan kamioi batek su hartu ondoren.
Gabonak iritsi dira Gasteizera
Ostiral arratsaldean ireki dute La Florida parkeko Gabonetako azoka tradizionala. Gainera, etxeko txikienek Zulueta jauregian eman diezazkiekete gutunak Olentzerori eta Mari Domingiri, lorategiak pertsonaia mitiko horien etxe bihurtu baitira.
Formakuntza gehiago, baliabide hobeak eta babestuta egoteko laguntza eskatu dute polizia sindikatuek
Ertzainen eta udaltzainen kontrako 500 eraso inguru zenbatu dituzte, eta neurriak eskatu dituzte “ahaztuta genituen gauzak” bueltan etor daitezkeelako.
Galindoko ekaitz-andelaren lanak azken fasean sartu dira eta 2027an amaituta egongo da
Euri asko egiten duenean ur bolumen handiak aldi baterako gordetzeko diseinatutako azpiegitura da. Helburua hondakin uren kolektoreek gainezka egin ez dezaten saihestea da. Galindoko etorkizuneko tankeak 90.000 m3-ko edukiera izango du, 36 igerileku olinpikoren baliokidea.
EBren txosten batek ez du baztertzen Kataluniako txerri-izurritearen jatorria laborategi batean egotea
Gaur egun EBko estatu kideetan zirkulatzen ari diren birus guztiak 2-28 talde genetikoetakoak dira, eta ez Bartzelonako fokuan agertu den 29 talde genetiko berrikoak, 2007an Georgian zirkulatu zuenaren oso antzekoa.
Ertzainek esan dute debekatutako jaurtigaiak "poltsa batetik erori zitzaizkiela", Amaia Zabarteren abokatuaren arabera
Amaia Zabarte Realeko zalearen senarra epaitegietan egon da, polizia operatiboan parte hartu zuten sei ertzainek —lau inputatu gisa eta bi lekuko moduan— instrukzio epailearen aurrean deklaratu duten bitartean. Izan ere, Amaia Zabarte zauritu zuen ertzaina epaitu dute.
Eusko Jaurlaritzak "frankismoa arintzen duten mitoak desegiteko" ekitaldia antolatu du gazteekin
Exekutiboa Alemaniako elkarte memorialista batekin elkarlanean ari da "faxismoaren eta nazismoaren zentzugabekeriaz" kontzientziatzeko egitasmo batean.