Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

22 urteko gazte batek emakume bat kolpatu eta iraindu du Gasteizen

Biktimak agenteei kontatutakoaren arabera, eztabaidatzen ari zirela, gazteak eraso egin zion. Emakumeak kolpeak jasan izanaren seinaleak zituen. Hori dela eta, erasotzailea atxilotu egin zuten.

22 urteko gazte bat atxilotu dute bart Gasteizen, bikotekidea kolpatu eta iraindu duelakoan. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, eztabaida izan zuten, eta gazteak orduantxe egin zion eraso biktimari.

21:30 inguruan jazo zen erasoa. Ordu horretan jaso zuen Udaltzaingoak gertatutakoaren abisua. Berehala, Arabako hiriburuko Alde Zaharrera bertaratu ziren agenteak, auzo horretako etxebizitza batetik baitzuten deia.

Biktimak agenteei kontatutakoaren arabera, eztabaidatzen ari zirela, gazteak kolpatu egin zuen. Emakumeak kolpeak jasan izanaren seinaleak zituen. Hori dela eta, erasotzailea atxilotu egin zuten, genero indarkeria delitua egotzita. Biktima, berriz, ospitalera eraman behar izan zuten.

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

TSJPV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Administrazioak azpikontratutako enpresei ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetu ditu Euskadiko Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du CCOO sindikatuak aurkeztutako helegite bat, eta bertan behera utzi ditu administrazio orokorrean eta atxikitako entitateetan hizkuntza erabiltzeari buruz Eusko Jaurlaritzak 2023an onartutako zenbait irizpide. Epaimahaiak argudiatu duenez, hizkuntza ofizial batek ezin du bestearen gaineko lehentasunik izan, eta azpikontratatutako langileei eta funtzionarioei ezin zaie hizkuntza-eskakizun bera eskatu.

Gehiago ikusi