Birziklatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biodegradagarria eta konpostagarria den plastiko bat sortu dute

Hondakin begetalak erabilita sortzen dute: bertatik glukosa atera eta horrekin, plastikoaren antzeko substantzia bat sortzen duen mikroorganismo bat elikatzen dute.
Ehunka plastikozko botila, kostaldean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Ehunka plastikozko botila, kostaldean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Birziklagarria izateaz gain, itsasoan biodegradagarria den eta konposta sortzeko aukera ematen duen plastiko bat sortu du Logroñoko (Errioxa) CircularLab laborategiak.

Hondakin begetalak erabilita sortzen dute: bertatik glukosa atera, eta horrekin, plastikoaren antzeko substantzia bat sortzen duen mikroorganismo bat elikatzen dute.

Elikagaien industriak esnekien edo edarien ontziak produktu horrekin egin ditzake, eta erabili ostean, konposta egiteko balio du, eta itsasoan biodegradatzen da.

Jorge Garcia proiektu horretan lan egin duen ikertzailearen esanetan, hondakin begetalei atarramendua aterako zaie. Izan ere, 2023rako Europako hiri guztiek hondakin organikoen bilketa garatuta eduki beharko dute.

Garciak aitortu du plastiko berezi horrekin egindako ontziak garestiagoak direla, baina "ontziaren ziklo guztiari erreparatzen badiozu, konpentsatu egiten du", behin erabilita birzikla daitekeelako. Plastikozko ontzien gaineko zerga bat ezartzen bada, gainera, mereziko du.

Ecoembes (plastikozko ontzien birziklatzea kudeatzen duen erakundea) baitako laborategi horren arabera, plastiko horren behin betiko patenteak 2023rako egongo dira prest.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

el cantante español julio iglesias fuente efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julio Iglesiasen etxeko langile ohiek sexu-erasoak eta irain fisikoak leporatu dizkiote abeslariari

2021ean izandako sexu-abusuak, zaplaztekoak, ukituak, irainak eta umiliazioak salatu dituzte langile ohiek, artista espainiarrak 77 urte zituenean, etengabeko beldur eta jazarpen giro batean, elDiario.es kazetak argitaratutakoaren arabera. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eginbideak ireki ditu urtarrilaren 5ean Julio Iglesias abeslariaren aurka albisteetan deskribatutako gertaerengatik jarritako salaketa aztertzeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X