EAE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2017an antzemandako hies kasuen % 46k diagnostiko berantiarra izan zuten

Hiesaren diagnostiko berantiarrek gizarte eta osasun arazo handiak eragiten dituzte EAEn, eta epidemia betikotzen laguntzen dute.
Puxika gorriak airean, Hiesaren Nazioarteko Eguneko kartela batekin
Hiesaren Nazioarteko Eguna. Argazkia: EFE

Hies Planaren datuen arabera, 2017an 133 infekzio berri izan ziren EAEn, eta, % 46k diagnostiko berantiarra izan zuten, Sidalavak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Hiesaren diagnostiko berantiarrek EAEn gizarte eta osasun arazo handiak eragiteaz gain, epidemia betikotzen laguntzen dute. Bestalde, diagnostiko berantiarrek heriotza-tasan eragin garrantzitsua dute eta hiesa kutsatzeko arriskua handitzen dute, ezjakintasunagatik.

Izan ere, hiesa dutenen % 25ek ez dakite gaixotasuna dutela; hori dela eta, "epidemiaren ezkutuko aldea" azaltzea "erabakigarria da osasun publikoarentzat zein norbanakoarentzat".

Araban hies 20 kasu berria diagnostikatu zituzten iaz, EAEko kasuen % 15, hain zuzen. Horietako zazpi, Sidalavaren HIESaren proba arina zerbitzuan detektatu ziren.

Bestalde, azken urteotan gizonen arteko sexu harremanen ondoriozko kutsatzeak handitu direla azaldu dute Sidalavatik, baita migratzaileen artean ere. Kutsatzen % 63, 39 urte azpiko lagunengan ematen da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi