CIC Biomaguneko hiru ikerlari, munduko ospetsuenen artean
Luis Liz-Marzan, Maurizio Prato eta Wolfgang Parak Donostiako CIC Biomaguneko ikerlariak 2018ko Highly Cited Researchers (HCR) zerrendan sartu dituzte berriro ere. Zerrenda horretan nazioarte mailan itzal handiena duten zientzialariak ageri dira.
Ikerketa zentro donostiarrak ohar batean nabarmendu duenez, Clarivate Analytics konpainiak urtero egiten duen zerrendan sartu dituzte beste behin hiru ikerlariak.
"Egindako ikerkuntzengatik aipamen berezia merezi duten zientzialariak" jasotzen ditu HCR zerrendak. Izen-multzoan sartzeko, ikerketa eremuan egindako aipamenen % 1 eduki beharko du zientzialariak.
Zerrendan 17 Nobel saridun daude.

Hiru ikerlariak. Argazkia: CIC Biomagune.
Luis Liz-Marzan Kimikan doktorea CIC Biomaguneko zuzendari zientifiko eta Ikerbasqueko ikerketa irakaslea da. Besteak beste, nanopartikulen sintesian eta muntaian eta nanopartikula plasmonikoak ikertzen da ezaguna.
Maurizio Prato CIC Biomaguneko Karbonoaren Nanobioteknologia saileko burua da duela hiru urtetik, eta Ikerbasquen eta Axa Chairren irakaslea da.
Wolfgang Parak fisikaria Nanopartikulen Bioingenieritza alorreko zuzendaria da 2013tik. Nanomaterialak dituzten aplikazio biologikoak ikertzeagatik da ezaguna.
Zure interesekoa izan daiteke
Gabonak iritsi dira Gasteizera
Ostiral arratsaldean ireki dute La Florida parkeko Gabonetako azoka tradizionala. Gainera, etxeko txikienek Zulueta jauregian eman diezazkiekete gutunak Olentzerori eta Mari Domingiri, lorategiak pertsonaia mitiko horien etxe bihurtu baitira.
Formakuntza gehiago, baliabide hobeak eta babestuta egoteko laguntza eskatu dute polizia sindikatuek
Ertzainen eta udaltzainen kontrako 500 eraso inguru zenbatu dituzte, eta neurriak eskatu dituzte “ahaztuta genituen gauzak” bueltan etor daitezkeelako.
Galindoko ekaitz-andelaren lanak azken fasean sartu dira eta 2027an amaituta egongo da
Euri asko egiten duenean ur bolumen handiak aldi baterako gordetzeko diseinatutako azpiegitura da. Helburua hondakin uren kolektoreek gainezka egin ez dezaten saihestea da. Galindoko etorkizuneko tankeak 90.000 m3-ko edukiera izango du, 36 igerileku olinpikoren baliokidea.
EBren txosten batek ez du baztertzen Kataluniako txerri-izurritearen jatorria laborategi batean egotea
Gaur egun EBko estatu kideetan zirkulatzen ari diren birus guztiak 2-28 talde genetikoetakoak dira, eta ez Bartzelonako fokuan agertu den 29 talde genetiko berrikoak, 2007an Georgian zirkulatu zuenaren oso antzekoa.
Ertzainek esan dute debekatutako jaurtigaiak "poltsa batetik erori zitzaizkiela", Amaia Zabarteren abokatuaren arabera
Amaia Zabarte Realeko zalearen senarra epaitegietan egon da, polizia operatiboan parte hartu zuten sei ertzainek —lau inputatu gisa eta bi lekuko moduan— instrukzio epailearen aurrean deklaratu duten bitartean. Izan ere, Amaia Zabarte zauritu zuen ertzaina epaitu dute.
Eusko Jaurlaritzak "frankismoa arintzen duten mitoak desegiteko" ekitaldia antolatu du gazteekin
Exekutiboa Alemaniako elkarte memorialista batekin elkarlanean ari da "faxismoaren eta nazismoaren zentzugabekeriaz" kontzientziatzeko egitasmo batean.
Glutenik gabeko garagardoak digestio-ondoeza eragin dezakeela jakinarazi du EHUk
Glutena duten eta glutena ez duten 60 garagardo lagin aztertu ondoren, pertsona batzuengan hantura, gasak edo sabeleko mina eragin dezaketen molekulak aurkitu dituzte ikertzaileek.
Euskal gizartea nahiko zoriontsua da, etxebizitzak kezkatzen du eta ez zaio politika asko interesatzen
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak ostiral honetan argitaratutako 87. Euskal Soziometrotik ateratako ondorio nagusiak dira.
Lau euskal herritarretik batek oporretan bidaiatzeari uko egiten dio arrazoi ekonomikoengatik
Gau bateko edo biko irteerak ohikoak izaten jarraitzen dute Euskadiko bi pertsonatik batentzat, batez ere 18 eta 49 urte bitarteko herritarren artean.
Hiru zulo berri ireki ditu itsas denboraleak Ondarretako pasealekuan
Leku horretan, konponketa lanak egiten ari ziren oraindik, azaroko denboraleak eragin zituen kalteak tarteko, eta egunotako olatu handiek indarrez jo dute berriro pasealekua.